Euskaltelek 'Marea Laranja' dokumentala aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-09-20 13:28   Kirola

Urriaren 6an estreinauko da 19:40an, EITBn eta Primeran plataforman.

Euskaltel-Euskadik bere-berea dauen ezaugarria da taldeak eta zale guztiek batera familia bat sortu dabela, benetako Marea Laranja. Zale leial eta nekatuezinak ditu, txirrindularitzea maite dabenak eta beren taldeko kideez gainera beste txirrindulari guztiak be animetan dituenak.

Orain, taldearen historia jaso da dokumental batean, eta urriaren 6an estreinauko da arratsaldeko 19:40an, EITBn. Ikusgai egongo da Primeran euskerazko streaming plataforman. Anbizino handiko proiektua da, Euskaltelek produzidutakoa eta euskal txirrindularitzearen izenik handienetako batzuk, hainbat kazetari eta entrenatzailek parte hartu dabelarik. Baina, batez be, zaleak dira filmako protagonista, hau da, Marea Laranja.

Andrea Naveranek, Euskalteleko marka-arduradunak, ondokoa nabarmendu dau: dokumentalean, euskal txirrindularitzearen zaleen ezaugarri diran sentimendua, pasinoa eta indarra transmitidu nahi ditugu, gure ustez oraindino kontau barik egoan istorio baten bidez. Irudi horreek ikusleen bihotzean sartuko dira eta txirrindularitzearen zaleak nahiz zale ez diranak hunkitzeko kapaz izango dira.

Egitasmoko bideoa ikusi hemen.

Fitxa teknikoa

  • Produkzino exekutiboa: Ana Torres Puado; Andrea Naverán Urrutia; eta Eider Rodríguez Ordoñez.
  • Zuzendaria: Haitz Mendibil eta Ekhi Mendibil.
  • Errealizadorea: J.S. Raimundi.
  • Dokumentazinoa: Ander lzagirre.
  • Gidoia: Zuri Goikoetxea Ainhoa Andraka.
  • Argazki-zuzendaria: Arián Quinteiro.
  • Produkzinoaren diseinua: David Mon.
  • Edizinoa: Ainhoa Andraka.
  • Soinua: Borja Freire.
  • Arte-zuzendaria: Haitz Mendibil.
  • Produkzino-agentzia: Santi Kumenius.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu