Hemen dogu Gorbeia Suzien Merrell 2024, Skyrunner World Seriesetako probea
2024-09-20 07:57 KirolaAurtengoa, hamaikagarren edizinoa, irailaren 28an izango da.
Irailaren 28an, zapatuan, goizeko 09:00etan (Skyrace)) eta 11:00etan (Suzien 21 K) izango dira Zeanuriko lasterketak hasteko orduak baina atontzaileek upealako egitaraua atondu dabe: astegoien honetan, gaur, hilaren 20an, hasi eta 22an be izango dira hurreratzeko moduko jarduerak. Gaur, hilak 20, Hego-izotz kontinentalaren zeharkaldia berbaldi-proiekzinoa eskainiko dau Sonia Rodriguezek, arratsaldeko 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean.
Hilaren 22rako, barriz, goizeko 09:00etan hasiko da Merrell zapatilen testa. Gorbeia Suzien lasterketearen zati bat egiteko aukerea be egongo da.
27an, dorsal banaketea iragarri dabe arratsaldeko 17:30etik 20:00etara, frontoian eta 19:00retan, berbaldi teknikoa izango da.
Egun handia irailaren 28a izango da lasterketa nagusiak, sariak emoteko ekitaldia, Esti eta Olatz musikariak, Joselotxo Txarangea eta Dj Canyn eta Dj Lander izango diralako.
Parte hartzaileen artean ondoko honeek dagoz: Alain Santamaria (2023ko irabazlea), Antonio Martínez, Aritz Egea, Aitor Zunzunegi, Zaid Ait Malek, Johnny Luna-Lima, Shoma Otagiri, Alex García, Dimas Pereira, Sebastian Poesy, Morgan Elliot, Loic Robert eta José Manuel Quispe.
Emakumeei jagokonez, barriz, ondoko honeek: Lide Urrestarazu, Júlia Font, Noemie Vachon, Oihana Kortazar, Johanna Gelfgren, Iris Pessey, Theresa Dahl, Oihana Zubillaga, Naiara Irigoyen eta Georgina Gabarró.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!