Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak

Bizkaie! 2024-09-20 07:50   Bertsolaritzea

Irailaren 21ean Lazkaon eta 22an, Elgoibarren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen astegoiena jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txandea da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hirugarren eta laugarren saioak izango ditu astegoienen: irailaren 21ean Lazkaon, eta irailaren 22an Elgoibarren. Pasa dan saio bietan bezela, Lazkao eta Elgoibarko saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurenetara, eta gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Lazkaoko saioan, irailaren 21ean, bertsolari honeek kantauko dabe:

  • Beñat Iguaran Amondarain.
  • Gorka Maiz Alustiza.
  • Iban Urdangarin Lardizábal.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
  • Julen Zulaika Alkorta.
  • Oihana Arana Cardenal.

Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ariko da.

Elgoibarko saioan, irailaren 22an, beste bertsolari honeek kantauko dabe:

  • Eli Pagola Apezetxea.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Iñaki Apalategi Astigarraga.
  • Libe Goenaga Arrieta.
  • Unai Izagirre Etxeberria.
  • Uxue Fernandez Lasa.

Gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da.

Epaile, ostera, ondokoak ibiliko dira saio bietan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Sarrerak, ostera, bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai eta saioaren egunean aretoko txarteldegietan, oraindino sarrerarik geratuko balitx.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu