Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

Bizkaie! 2024-09-16 07:53   Bertsolaritzea

Saioa irabazi eta final-laurenetara sailkatu da Rekondo.

Andoni Rekondo Izagirre | Ikusi handiago | Argazki originala

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Saioa irabazi eta Tolosako final-laurenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.

Zapatuan hasi zan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea, Urretxuko Labeaga aretoan. Areto bete jentek emon eutsen ondoetorria aurtengo edizionari eta hurrengo honeek izan dira sei protagonistak:

  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Ane Zuazubiskar Iñarra.
  • Antton Aizpurua Aldape.
  • Jon Gurrutxaga Urbieta.
  • Mikel Iturriotz Etxaniz.
  • Unai Mendizabal Jauregi.

Lan puntuagarriak amaituta, Andoni Rekondo Izagirre izan da irabazle, 496,5 puntugaz. Beraz, zuzenean pasauko da Tolosako final-laurenera, zemendiaren 3an. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

Andoni Rekondo Izagirre ------------------------- 496,5

Unai Mendizabal Jauregi ------------------------ 489,5

Jon Gurrutxaga Urbieta -------------------------- 451,5

Mikel Iturriotz Etxaniz ---------------------------- 450,5

Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 444,5

Antton Aizpurua Aldape ------------------------ 428,5

Gai-jartzaile Ion Zaldua Brit ibili da. Epaile honako honeek ibili dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendiak efgi ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu