Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi dau Lasarte-Oriako saioa

Bizkaie! 2024-09-16 07:59   Bertsolaritzea

Iturriotzek final-laurenetan kantauko dau

Amaia Iturriotz Etxaniz | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien batu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurenetan kantauko dau. Datorren zapartuan izango da hurrengo saioa, Lazkaon.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak bigarren hitzordua izan dau Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lehen saioan ikusitakoak ikusita, bigarrena be jentez lepo eta bero egon da aretoa: sarrera guztiak saldu dira. Sei bertsolari honeek kantau dabe: Aitor Zubikarai Salegi, Amaia Iturriotz Etxaniz Aner Peritz Manterola Euzkitze, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea eta Oier Etxeberria Zubimendik.

Lan puntuagarriak amaituta, Amaia Iturriotz Etxanizek batu ditu puntu gehien: 490.5. Beraz, zuzenean pasauko da Irungo final-laurenera, urriaren 27an. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------------------- 490.5

Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ------------------------ 470

Oier Etxeberria Zubimendi --------------------------------- 467

Manu Goiogana Bengoetxea ----------------------------- 466.5

Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" --------------- 460.5

Aitor Zubikarai Salegi -------------------------------------- 442

Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaile honako honeek ibilui dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Datorren astean izango dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Lazkaon, irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an. Sarrerak, beti bezela, bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu