Iñigo Llopis eta Ander Cepas kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan irabazitako dominak aurkeztu ditue etxean
2024-09-13 08:18 KirolaUgerlariak urrezko eta brontzezko dominak erakutsi ditu eta Cepasek, barriz, brontzezkoa.
Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Parisko Joko Paralinpikoetan irabazitako dominak erakutsi ditue gaur Donostian, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzaileagaz batera.
Iñigo Llopis ugerlaria txapeldun olinpikoa izan zan S8 bizkarreko 100 metroko proban erakustaldia emonez baina brontzezko dominea be irabazi dau estiloetako 4x100 metrokoan eta diploma bi, bat 400 metro libreetan lortutako zortzigarren postuagaitik eta era libreko 4x100 metrokoan zazpigarren egiteagaitik.
Ander Cepas, barriz, mahai-teniseko binakako koadroan lehiatu zan Jorge Cardonagaz batera, bederatzigarren postuan amaituz, nahiz eta bere kategorian dominak irabazteko faboritoetakoak izan. Ondoren, egoereari bueltea emoteko kapaz izan zan eta bakarkako lehiaketan upealako lana egin eban, Jokoetan debutau eta brontzezko dominea irabaziz.
Ander Cepas eta Iñigo Llopis pozik agertu dira gaur Donostian batu diran komunikabideen aurrean. Badakie euren historia hasi besterik ez dala egin eta burrukan jarraituko dabela lekukoa hartu dauen zikloan, Los Angeles 2028ri jagokonean.
Bestalde, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzaileak kirolariak biak zoriondu ditue egindako lanagaitik eta Basque Team Fundazinoak, Kirol Zuzendaritzeak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak orain artekoari usten jarraituko dabela, hau da, goi-mailako kirolariei prestakuntzea, lehiakortasuna eta formakuntzea hobetzeko laguntzen jarraitzeko asmoari eutsio deutsela nabarmendu dabe, eurak baitira nazinoartean ditugun enbaxadorerik onenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!