Bilboko Triatloiak distantzia olinpikoa berreskuratu dau
2024-09-06 10:34 KirolaIrailaren 14an egingo da.
Datorren zapatuan, hilak 14, Bilbon parebakoa dan ekitaldiaren 13. edizinoa egingo da, diziplina horretako kirolari onenekaz, uriaren erdigunean. Bilboko Triatloia erreferentziako ekitaldia bihurtu da estaduan (2020an eta 2021ean Espainiako Txapelketa izan zan) eta atzerrian (2022an Europako Txapelketa izan zan). Half modalidadea puntuagarria da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Estaduko Rankingerako. Beraz, saria eskuratzeko burrukan dagozen Estaduko eta Euskadiko triatletarik onenetako batzuek Triatloian parte hartuko dabe. Aurton, ganera, modalidade Olinpikoaren bueltea da, ibilbide erakargarria eta ezbardina daukana.
Urteerea
Urteerak 13:30etatik aurrera egingo dira, Ramon de la Sota kaitik, Bilboko Itsasmuseoaren parean. Txanda jarraituak egingo dira eta, lehenik, Half modalidadeko kirolariak aterako dira uretara; horren ostean, Aquabike modalidadekoak, eta, azkenik, olinpikokoak. 2.000 metroko joan-etorriko ibilbidea egingo dabe modalidade luzeenetan eta 1.500 metrokoa olinpikoan; gero kaira bueltauko dira, bizikletara aldatuz.
Bizikletean, Bizkaiko lurralde historikoa erakargarrian zehar izango dira, esaterako: Loiu, Txorierri, Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama, Larrabetzu, Morga, Fruiz, Meñaka, Bakio, Mungia, Maruri-Jatabe, Gorliz, Gatika eta Urduliz. Bilbon barriro, Euskalduna zubitik sartuko dira, transizino eremura bueltateko eta probearen azkenengo etapea egiteko.
Oinezko lasterketean, Bilbon ia 500 triatleta izango dira barriz be. Parte-hartzaileak itsasadarraren pasealekuan zehar joango dira, Itsas Museoaren zabalgunetik Udaletxeko zubiraino, itsasadarraren alde bietatik.
Sari banaketea
Triatleten harrerea Bilboko Itsasmuseumaren zabalgunean egingo da, barikuan, 17:30etik aurrera. Une horretan hasiko dira dorsalak eta opariak emoten; besteak beste, motxilea, kamiseta klasikoa eta retro itxurako txirrindularitza-txanoa. Era berean, barikuan barritasun gehiago egongo dira eta berbaldi teknikoak emongo ditue triatleta handi eta profesional bik, (Julen Díez entrenatzaileak eta Pablo Navarro nutrizionistak) 19:00etan Bilboko Itsasmuseumeko Auditoriumean, probearen inguruko informazinoa emoteko saio bategaz batera.
Zapatuan, 09:30etik aurrera, idazkaritza teknikoa edegiko da berriz be, dorsalak emoten, materiala batzen eta boxak edegiten jarraitzeko.
Gizonezkoetan, aurreikuspenen arabera, lehenengo txirrindularia 14:50ean (Olinpikoa) eta 15:45ean (Half modalidadea) bueltauko dira da bizikleta-ibilbidetik eta 15:20an eta 17:00etan heldu daiteke helmugara. Emakumeen kasuan, lehenengo sailkatuak 15:30 eta 17:30 inguruan iristea espero da.
Sariak 19:00etan banatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!