Fermin Muguruzak Biarritzen hasiko dau nazinoarteko birea

Bizkaie! 2024-09-05 09:10   Musikea

Abenduaren 17an, Atabal aretoan.

Fermin Muguruza euskal artisteak iragarri dauenez, 11 urtez nazinoarteko birarik egin barik egon ondoren, 40. urteurreneko bireari hasierea emoteko, kontzertu berezi bat eskainiko dau Biarritzeko Atabal aretoan. 2024ko abenduaren 17an izango da, Iñigo Muguruza bere anai Kortatu eta Negu Gorriak-en sortzailekideak 60 urte beteko zituan egunean. Gaur, hilak 5, bost urte pasau dira Iñigo hil zala.
 
Holan, mundu osoko biran sartu aurretik, Muguruzak Ipar Euskal Herriko areto horretan kontzertua eskainiko dau. Kontzertua, 16.000 lagunentzat Bilbon emongo dituan kontzertuak baino hiru egun lehenago izango da.

Ganera, ez da nobedade bakarra izango, izan be, Muguruzak atzo iragarri eban kontzertu gehiago eskainiko dituala, Dublinen (apirilak 25 – Button Factory) eta Meridan (maiatzak 10 – Ifeme). Sarrerak dagoeneko salgai dagoz, hemen.
 
Bira horrek 40 urte baino gehiagoko ibilbide musikal osoa errepasauko dau eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat uritara helduko da, Kortatu eta Negu Gorriaken kantuak eta bakarkakoak eskaintzeko.

Agendea

- 2024:

  • Abenduak 17: Biarritz - Atabal.
  • Abenduak 20: Bilbo – Miribilla (Sarrerak agortuta).
  • Abenduak 21: Bilbo – Miribilla (Sarrerak agortuta).

- 2025:

  • Urtarrilak 17: Tenerife – EC Aguere.
  • Urtarrilak 18: Tenerife – EC Aguere.
  • Urtarrilak 24: Bartzelona - Palau Sant Jordi.
  • Zezeilak 15: Madril - Wizink Center.
  • Martiak 15: Santiago de Compostela – Fontes do Sar.
  • Martiak 21: Paris – La Cigale.
  • Martiak 22: Bordele – Salle du Grand Parc.
  • Martiak 28: Toulouse – Le Bikini.
  • Martiak 29: Marseilla – Espace Julien.
  • Apirilak 12: Zurich – Rote Fabrik.
  • Apirilak 24: Londres - Scala-
  • Apirilak 25: Dublin - Button Factory.
  • Maiatzak 10: Merida - Ifeme.
  • Maiatzak 16: Berlin – SO36.
  • Maiatzak 20: Santiago de Chile – Cariola Antzokia.
  • Maiatzak 22: Montevideo - Museo Carnaval.
  • Maiatzak 24: Buenos Aires – Obras Estadioa.
  • Maiatzak 28: Bogotá – Calle 13.
  • Maiatzak 31: Mexico - Skatex (Texcoco).
  • Bagilak 07: Roma - TBC.
  • Bagilak 14: Donostia – Anoeta Estadioa / Reale Arena.
  • Garagarrilak 23: Tokyo – Radical Music Network.
  • Urriak 4: Azken kontzertua (zehaztu barik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu