Errexil Sariketea jokatuko dabe Urruñan

Bizkaie! 2024-09-03 11:07   Bertsolaritzea

Irailean eta urrian izango dira saioak.

Irailean Errexil Sariketea izango da Urruñan, Herriko Etxeagaz alkarlanean atonduta 1984. urtean, Errezilen egin eben lehen sariketea, Bertsularien Lagunak Alkartearen eskutik, Urruñan bizi eta hil zan Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolariaren omenez.

Beraz, 40. urteurrena atxaki, sariketea berreskuratzeko gogoa piztu jake.

Sailkapen saio bi izango ditu sariketeak:

  • Irailak 20, 19:00retan, Urruñako posta gelan: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier. Gai-emoilea: Amaiur Lujanbio.
  • Irailak 27, 19:00retan, Urruñako posta gelan: Patxi Iriart, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Aissa Intxausti eta Miren Artetxe. Gai-emoilea: Xalbat Alzugarai.
  • Urriak 4: finala, 19:00retan, Urruñako posta gelan. Gai-jartzailea: Aritz Bidegain.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu