Egun eskasa euskal kirolarientzat

Bizkaie! 2024-08-30 09:27   Kirola

Pariseko Paralinpiar Jokoetan.

Ander Cepas podiumera igotzeko faborito nagusienetako bat zan 18 klaseko mahai-teniseko binakako txapelketean, baina donostiarraren debuta ez da espero bezain ondo joan. Harmailetako giroak eta presioak min egin deutse Cepasek eta Jorge Cardonak osotutako bikoteari. Nahiz eta Cepasek eta Cardonak hasiera ona izan, galdu egin dabe Luiz Filipe Manara eta Claudio Massad brasildarren kontra (3-1). Oraintsu, gipuzkoarra S9 klaseko banakako lehiaketean zentrauko da.

Iker Sastrek be bere lehen partidea jokatu dau Parisko Jokoetan, baina ezin izan dau emaitza onik lortu, final-laurenetan galduz. Miguel Angel Toledo taldekideagaz, Peter Lovas eta Jan Riapos eslovakiar bikoteren kontra galdu dabe. Oraintsu, Cepasen kasuan bezala, Sastrek banakako lehiaketea izango dau ardatz.

Mikel Erdozain, ugerketean, 3:10.73ko denboragaz hamargarren postuan amaitu dau eta, beraz, ez da sartu finalera. Gogoan izan behar da Mikelek tetraparesia espastiko distonikoa eta diszinesia dituala, lehen boccia praktikatzen ebala eta aurton egin dauela nazinoarteko debuta. Bizkaitarrak pozik amaitu dau Defense Arenan egindako lanagaz.

Gurpil-aulkiko saskibaloian, gizonezkoen zein emakumezkoen kasuan, talde gogorrak izan ditue kontran. Agurtzane Egiluz, Laura Ugarte eta Naiara Rodriguezen selekzinoak porrot galanta jaso dau Britainia Handiaren aurka (69-34). Gizonezkoen selekzinoak, barriz, aurre egin deutse Estatu Batuei eta neurketaren fase batzuetan oso gertu izan dira. Azken laurenean galduz (66-56).

Arku-tiroan, Guillaume Toucoullet Baionako kirolariak lehen postuan amaitu dau banakako lehiaketako arku errekurbo edo tradizinonalaren rankingerako sailkapen-txandea. 652ko puntuazinoagaz, marka paralinpikoa hautsi eta zuzenean final-zortzirenetan sartu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu