Begoña Lazcano finalerdietara sailkatu da

Bizkaie! 2024-08-08 09:38   Kirola

Piraguismoko K1-500 metroko proban.

Begoña Lazcano laugarren izan da piraguismoaren K1-500 lehen proban, 1:55.54 denporea ezarriz; ezin izan dau zuzenean finalerdietara pasau eta final-laurenak jokatu behar izan ditu. Estropada horretan be, laugarren amaituz.

Eskubaloian Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia eta Sergey Hernandezen selekzinoa finalerdietara pasau da, dominak lortzeko hautagai sendoa izaten jarraitzeko. Halanda ze, Egiptori 29-28 irabazi deutso.

Skatean, Alain Kortabitarte 19. postuan geratu da eta ezin izan dau aurrera egin lehiaketan, izan be, lehen zortziak pasetan dira.

Waterpoloan Alberto Munarriz nafarraren selekzinoak 8-10 galdu dau Kroaziaren kontra. Holan, David Martinen taldearen bolada bikaina eten da, izan be, 2017tik, ez eban inoiz finalerdiak baino lehen galdu.

Atletismoan Asier Martinez 110 metroko hesi-lasterketako finaletik kanpo geratu da. Nafarra bosgarren izan da bere finalaurrekoetan, 13:35eko denporeagaz.

Golfean, Carlota Ciganda nafarrak, 73 golpekaz amaitu dau lehen jardunaldia. Lehenengo hiru zuloetan ondo hasi da, baina 4tik 8ra trabau egin jako, kaleak txarto hartuz gero, zigortzen dauen eremua da nabarmendu dau. Beraz, zortzigarren zuloa amaitzean oso baltz ikusi dauela azpimarratu dau.

Futbolean, barriz, Irene Paredes, Lucia Garcia eta Oihane Hernandezen selekzinoak Brasilen kontra galdu (4-2) eta barikuan brontzea irabazteko aukerea izango dau Alemaniaren kontra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu