Naia Laso skaterrak diploma olinpikoa irabazi dau

Bizkaie! 2024-08-07 09:05   Kirola

Chefo Basterra eta Rafa Vilallongaren hockey selekzinoak brontzea irabazteko partidea jokatuko dau.

Lepauztaia hausi eta Jokoetara ahalik eta ondoen joateko erlojupeko lana egin ondoren, Naia Lasok parkeko final olinpikoetan zazpigarren postuan amaitu dau, diploma bat eskuratuz.

Sky Brown, Cocona Hiraki edo Arisa Trew lako kontrarien aurka lehiatuz, Bermeokoak bere esku egon dan guztia egin dau. Lehen saiakerean 59,85eko puntuazinoa sinatu dau. Bide onenean joan arren, lurrera jausi da azken uneetan eta horrek zigortu egin dau. Bigarren seriean, hasi bezain laster, desorekau egin da.

Holan, puntuazinoa eta sailkapena hobetzeko aukerea hirugarren eta azken saiakerean zan. Halanda ze, Naiak, 86,28ko puntuazinoa eta zazpigarren postua lortu dau.

Belar hockeyan Chefo Basterra eta Rafa Vilallongaren selekzinoak bere historiako lehen urre olinpikoa irabazteko amesari agur esan deutso, Herbehereen kontra galdu baitu (4-0). Max Caldas argentinarrak zuzentzen dauen taldeak brontzezko dominea irabazteko burrukatu beharko dau bihar, hilaren 8an.

Atletismoan Asier Martinez hesi-lasterkariak 110 metroko finalerdietarako sailkapena lortu dau, bere seriean bigarren postuan geratuz. Nafarrak 13.46ko denporea egin dau, Crittenden faboritoaren atzetik.

Bestalde, John Cabang Basque Teameko hesi lasterkaria lesionau egin da: berotzea be eragozten deutsen pubiseko arazoak izan ditu. Beraz, ez da finalerdietara sartu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu