Gracia Alonsoren selekzinoak zidarrezko dominea irabazi dau
2024-08-06 08:29 KirolaMaialen Chourrautek agur esan deutso Olinpiar Jokoei.
Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak, Vega Gimeno, Sandra Ygueravide eta Juana Camilion kirolariekaz batera, merituzko bigarren postua lortu dau Alemaniaren kontra 17-16 galduta.
Alemania 3-0 hasi da irabazten, izan be, presentzia indartsuagoa izan dabe, bai errebotean, baita zutoineko jokoan be. Espainiak aldea murriztu dau falten kudeaketa onari esker 4-4 bardindu arte. Horren ostean, aurrean jarri dira (6-9).
Alemaniak abantaila txikitu dau eta puntu bakarrera jarri da minutu bien faltan (11-12). 15-15 markagailuan eta azken segundutan, Juana Camilionek baloia galdu eta Sonja Greinacher alemaniarrak hirukoa sartu dau. Beraz, bigarren postua lortu dabe.
Kayak kros modalidade barrian, Maialen Chourrautek agur esan deutso 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoei, final-laurenetan kanporauta geratu baita. Lasartearra hirugarren geratu da serie gogor batean, Vaires-sur-Marneko kanalean.
Futbolean Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pachecoren selekzinoak Marokoko taldearen kontra irabazi dau. Finala, barikuan izango da Frantziako selekzinoaren aurka.
Ur-poloan, barriz, Alberto Munarrizen taldeak 8-10 irabazi deutso Frantziari faseko bosgarren eta azken partidan. David Martinen mutilek irudi ona erakutsi dabe final-laurenei begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!