Sustabizek Santanape Udal Frontoian eta Gerninako Institutuan egingo ditu entrenamentuak

Bizkaie! 2024-07-29 10:31   Kirola

Sarrera personalizaduko zerbitzua eskainiko dau

Herri Kirolak, Euskal Pelota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak kokapen barria dauko, eskuragarria, hurrekoa eta publikoa, Santanape Kiroldegian eta Gernikako Institutuan. Etapa honetan, geure kirol tradizionala belaunaldi barriei hurreratzeko helburu estrategikoari eutsiko deutso.

Proiektu globalaren helburuen artean, azpimarratzekoa da Busturialdea-Urdaibai osoa kohesionau, koordinau eta inpliketea Herri Kirolak, Euskal Pelota eta Arraunlaritzea sustatzea, batez be gazteenen artean. Pozez betetako lehen urtearen ondoren eta proiektuak harrera oso ona izan ondoren, orain kokapen horrek dakarren etapa barri bategaz hasiko da: itzel eskertzen deutsagu Crossfit Gernikari gugan konfidantzea izateagaitik eta kirola eta esfortzua maite dituan publikoaren ateak zabaltzeagaitik. Bere instalazinoetan egindako denpora honi esker, ezin hobeto hasi dogu. Guretzat Crossfit Gernika garrantzitsua izan da geure ibilbidearen hasierarako. Orain veste pausu bat emon dogu gure bidean, kokapen barri bategaz eta uste dogu horrek be lagunduko deuskula belaunaldi barriakana heltzeko, azaldu dau Sustabiz Fundazinoko zuzendari Joseba Etxebarriak.

Aurrerantzean, Sustabizen entrenamenduak Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian egingo dira. Herri kirolak praktiketako gune bat egokitzen dabiz bertan. Espazio barriak squash kantxa zahar bat hartzen dau eta Harri Toki izena jarri deutse, gehienbat harri-jasote entrenamenduetarako erabilten dalako.

Sustabiz Fundazinoko proiektuagaz bat egin eta Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko kide lez entrenau gura daben erabiltzaileek 35,5 €-ko kuotea ordaindu beharko dabe hilero. Kuota honek Herri Kirolen entrenamendu personalizatua (astegoienetarako jardunaldien aatonketea) eta Herri Kirolen zentroko fitness gunerako sarrera mugabakoa barrunatzn ditu.

Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteagaz, kide izan barik, entrenetako beste aukera bat astean egun bitan entrenamendu personalizatua jasoteko aukera da, hilean 45,5€-ko kuoteagaz edo egunean ordubeteko entrenamendua egiteagaitik 15€ ordainduta. (Klasea erreserbau egin beharko da info@sustabiz.eus helbide elektronikoaren bidez). Gainera, urritik aurrera, Herri Kirolen eskaintzea Gernika-Lumoko Udal Kirol Patronatuaren kirol-eskaintzan agertuko da, baita eskola-adineko umeentzat be.

Kokapen barri horretatik oso gertu, entrenamendurako beste gune bat be jarriko da Gernikako Institutuaren instalazinoetan. Kokaleku aldaketa horregaz batera, Sustabiz Fundazinoak hitzarmen bat sinatu dau Gernikako Institutuagaz, herri kirolak heziketa-zikloetako bitako (DBH eta Batxilergoa) ikasleen gorputz-hezkuntzan txertatzeko. Hitzarmen hau sinatuta, Sustabiz Fundazinoaren proiektua garatzeko gure oinarrizko helburuetako bat beteten dogu: belaunaldi barrien artean geure kirol tradizionalak transmitidutea. Gazteakana hurreratzeko eta gure kirol-kulturearen balioak barruratzeko aukerea apartekoa da.

Entrenamendu pertsonalizatua

Sustabiz Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Baiegene enpreseagaz (kalidadeko entrenamendumendu personalizatua eta zerbitzu ugari lantzen dituan enpresea). Zerbitzu honen bidez, Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko kideek, Herri Kiroletako eta esku pelotako diziplinetako entrenamenduez gan, entrenamendu fisiko osogarria izateko aukerea izango dabe.

Zerbitzu hau aurrera eroateko, Iker Lopez izango da entrenatzailea, arlo honetan prestigio handiko entrenatzailea eta Herri Kirol munduan esperientzia handikoa. Entrenamendu saio honeek ahalik eta osotuenak izan daitezan, HarriTokia fitnesserako materialagaz atontzen dabiz.

Zerbitzu honek ez dau ezelako aldaerarik izango kuotan, Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko kide izatearen kuotearen barruan eskaintzen hasiko dan zerbitzu barria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu