Hondarribia Grand Slam 2024

Bizkaie! 2024-07-16 08:26   Kirola

Garagarrilaren 19an, Etcheverry-Laborde bikoteak Laloo-Sallaberryren kontra sailkapen fasean.



Txapelketearen aurkezpenean, Igor Emparan Hondarribiko alkateak jakinarazo ebanez, txapelketearen 18 urteko ibilidea, ni txikia nintzanean ez nituan zesta puntako jokalaririk ezagutzen Hondarribin baina HPE egiten dauen lanagaitik orain badogu pelotari bat Hondarribikoa txapelketan parte artuko dauena Txanika Julen Basterra eta hainbat gazte. Kirola kulturea bada, kirola osasuna be bada, bardintasuna balioan jarri nahi dot aurtengo txapelketan, gonbidautako jente guztiari barikutan frontoira joan daitezan.

Lupe Queiruga Osasun eta Kirol Zinegotziak, barriz, ondokoa adierazo dau: aurten nobedadea da badogula emakume puntisten arteko Master Series bat, emakumeen goi mailako kirolaren presentzia, emakumeak gizartearen erdia gara eta gure politiken errealidadearen isla izan behar da, ez bakarrik kirolean eremu guztietan baino.

Azahara Domínguez diputaduak zehaztu dau, Mobikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako saila pozarren dago gure kulturea eta tradizinoa balioesten dituen eta, beraz, gure eskaintza turistikoari balio erantsia emoten deutsen holako ekimenakaz alkarlanean gabizelako, gure inguruko beste lurralde batzuetatik bereiziz. Arabere gehiago pozten nau ikusteak, oraingo honetan, gizonen eta emakumeen arteko bardintasunerantz beste urrats bat emonez, txapelketeak lehen aldiz emakume kirolarien parte-hartzea barrubatzen dauela.

Jai Alive erakundearen izenean, Mikel Egigurenek egin dau berba eta nabarmendu dauenez, 2007. urtetik Jai Alive Hondarribin egon da urtero Txapelketa hau atontzen. Beti argi izan dogu projektu honek hiru anka dituala: Udala, HPE eta Jai Alive, baina aurten Gipuzkoa Turismoa laugarren babeslea izango dogu Txapelketea gehiago zabaltzeko. Barririk nagusiena aurten lehen aldiz Hondarribin Nesken Master Series bat izango dogu. Abuztuan Herri Kirol erakusketak izango ditugu frontoian Jai Alaigaz batera

Bederatzi bariku izango dira guztira beti arratsaldeko 20:00etan.

Sarrerak Arma Plazan, Hendayako Turismo bulegoan eta frontoian bertan partidu egunean eskuratu daitekez, baita online www.jaialive.eus.

HPEren izenean, Iñigok eskerrak emon deutsoz Udalari eta Jai Aliveri eta gogoratu dau Hondarribiko Arrantzale Kofradiak Hegaluzeagaz marmitakoa jateko aukerea egongo dala frontoian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu