Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2024-06-28 08:15 BertsolaritzeaUrretxun izango da lehen kanporaketea.
Sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea: guztira, 48 bertsolari ibiliko dira kantuan. Urretxun hasi eta Donostiako finalera bitartean 16 saio jokatuko dira. Txapelketan kantuan izango diran 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udabarrian jokatu zan Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu eben txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek orain bost urteko txapelketan eskuratu eben txartela. Horreezaz gan, 16 gai-jartzaile, 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira lanean.
Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Alkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez Kulturea, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputaduak aurkeztu dabe txapelketea.
Guztira 16 saio izango dira txapelketan, hiru fase eta finala: zazpi final-zortziren, bost final-lauren, hiru finalaurreko eta finala hain zuzen be. Lehen saioa Urretxun izango da, Labeaga aretoan.
Bost urteko hutsunearen ostean heldu da txapelketea, urteurren berezian. Halanda ze, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean bezela, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan be Gipuzkoako lehen-bertso eskolearen 50. urteurrena izango dabe gogoan. Ganera, udabarriko faserako sortu zan irudiari hirugarren dimensinoa emon deutso Unai Gaztelumendik.
Saio guztietako sarrerak salgai dagoz hemen. Betiko lez, Bertsozale Alkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!