GetxoPhoto, bagilaren 6tik 30era

Bizkaie! 2024-06-04 13:45   Zinemea

 Play gaiaren inguruan izango da, edizino plurala eta parte-hartzailea.

Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendaria; Irantzu Uriarte, Getxoko Udaleko zinegotzia eta MarĂ­a Ptqk, komisario bilbotarra. | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdiak bere hamazortzigarren edizinoa aurkeztu barri dau eta aurten be, herriko kaleetan euren lana konpartiduko daben hainbat artista ospetsu izango dira Jaialdian.

Begihandi kolektiboak bultzatuta eta Maria Ptqk-gaz edizino honetako zuzendaritza artistikoan, Play gaiaren inguruan izango da, edizino plurala eta parte-hartzailea.

Kontuak kontu, Suitza, Japonia, Alemania, Txina, Argentina, Brasil, Espainia, Ukrania, Estatu Batuak, Polonia edo Errusia lako herrialdeetako 22 artistek euren lanak erakutsiko ditue erakusketa eta instalazinoetan (gehienak espazio publikoan), uriko hiru ardatz nagusitan: Algortako erdigunean, Ereagako hondartzako pasealekuan eta Romo–Areetan. Erabiliko diran lekuen artean, Algortako Azokea aitagarria da. Jaialdiaren gune neuralgikoetako bat izango da: informazio gunea eta erakusketarako erabiliko baita.

Algortako Kasinoan, getxotarren topaleku eta aisirako gunea, Estatu Batuetako Jason Fulford artistea eta editorearen Sol Moon Izar (Jaialdirako propio sortutako piezea) eta Argentinako Verónica Fieiras editorearen Level lanak aurkeztuko dira.

Punta Begoña Galeriak be kokaleku inportantea izango dira, erakusketa nagusi bi aurkezteaz gan, bertan hainbat jarduera egingo baitira.

Ganerakoan, bigarren urtez jarraian, erakusketetako bat Ereagako igongailuan egingo da, oraingoan Masahisa Fukase nazinoarteko artista ospetsuaren eskutik. Instalazinoa igogailuaren barrutik disfrutau ahal izango da, igoteko eta bajatuteko bidean.

Azkenik, barrikuntza legez La Kantera Skatepark gogoangarrian egingo dan Luisa Dörrbrasildar artistearen Imilla erakusketa azpimarragarria be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu