Boluntarioen deialdia, bagilaren 9ra arte edegita

Bizkaie! 2024-06-04 08:30   Zinemea

Jaialdia, hilaren 24tik garagarrilaren 1era izango da.

2023ko boluntarioen lantaldea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Queer identidadearen indarra aldarrikatuko dau 2024an Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak eta antolatzaileek, urtero legez, boluntarioentzako deialdia edegita dagoala adierazo dabe. Izena emoteko azken eguna bagilaren 9a izango da. Bete formularioa hemen.

Sektorean lehen urratsak emoten dabizen horreentzako aukera parebakoa da, izan be, jaialdia barrutik ezagutzeko aukerea eta lantalde gogotsu batean lan egiteko aukerea eskaintzen dabe.

Deialdira aurkeztu nahi dabenek ondorengo baldintzak bete beharko ditue:

  • 18 urtekoa izatea.
  • Jaialdia hasi baino lehen edo jaialdiaren egunetan zuzentasuna izatea.
  • Katalogoa formatu fisikoan dagoanez, txanda nagusi bitan atonduko dabe lana: katalogoa banatzeko txanda eta aretoetako betiko txandea. Galdetegian ezinbestekoa da txandea aukeratzea.
  • Konpromisoa: puntuala eta arduratsua izatea.
  • Euskeraz jakitea.

Bagilaren 24tik garagarrilaren 1era bitartean egingo da aurtengo Zinegoak jaialdia, LGTBIQ+ Komunidadearen Nazinoarteko Egunaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu