Aner Peritzek irabazi dau Ataungo saioa, eta Andoni Rekondok Elgetakoa

Bizkaie! 2024-06-03 08:30   Bertsolaritzea

Gipuzkoa Bertsotaneko azken aurreko saio biak jokatu ditue.

Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ataungo Herri Antzokia eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izan dira Gipuzkoa Bertsotanen sailkapen faseko azken aurreko geldialdiak. Saio biak 17:00etan hasi dira.

Ataungo saioa, A multzokoa, Aner Peritz Manterola Euzkitzek irabazi dau: 342 puntu eskuratuz. Holan geratu da sailkapena:

  • Aner Peritz Manterola Euzkitze: 342.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre: 333,5.
  • Aratz Igartzabal Bidegain: 319.
  • Mikel Iturriotz Etxaniz: 316,5.
  • Julen Zulaika Alkorta: 302.
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga: 278.

Gai-jartzailea Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri izan da.

Epaitzen, barriz, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero egon dira. Idazkari lanetan, Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.

Elgetako saioan, B multzokoan, Andoni Rekondo Izagirrek batu ditu puntu gehien: 332. Holan geratu da sailkapena:

  • Andoni Rekondo Izagirre: 332.
  • Aitor Salegi Martija: 319.
  • Manu Goiogana Bengoetxea: 316.
  • Urko Arregi Markuleta: 310,5.
  • Julene Iturbe Epelde: 301.
  • Beñat Jauregi Etxeberria: 289,5.

Gai-jartzaile Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaitzen Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz ibili dira, eta idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu