Gipuzkoa Bertsotaneko azken lau saioak, asteburu honetan
2024-05-31 09:58 BertsolaritzeaAtaunen eta Elgetan bihar, bagilak 1 eta Soraluzen eta Hernanin, etzi.
Hamasei saio jokatu eta gero, azken lauak izango dira asteburu honetan: Ataunen eta Elgetan zapatuan, hilak 1, eta Soraluzen eta Hernanin domekan. Azken saioak amaitzean ezagutuko dogu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatuko diranen zerrendea. Ondoko honeek izango dira saioak eta bertsolariak:
- Bagilak 1, Ataun:
- Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.
- Aner Peritz Manterola Euzkitze.
- Aratz Igartzabal Bidegain.
- Eneritz Artetxe Eizagirre.
- Julen Zulaika Alkorta.
- Mikel Iturriotz Etxaniz.
Gai-jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri.
- Bagilak 1, Elgeta:
- Aitor Salegi Martija.
- Andoni Rekondo Izagirre.
- Beñat Jauregi Etxeberria.
- Julene Iturbe Epelde.
- Manu Goiogana Bengoetxea.
- Urko Arregi Markuleta.
Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain.
- Bagilak 2, Soraluze:
- Eneko Araiztegi Agirre.
- Eneko Beretxinaga Laskurain.
- Izarne Zelaia Arratibel.
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
- Libe Goenaga Arrieta.
- Peru Aiartza Cajaraville.
Gai-jartzailea: Haritz Alberdi Alberdi.
- Bagilak 2, Hernani:
- Aitor Zubikarai Salegi.
- Antton Aizpurua Aldape.
- Maddi Aiestaran Iparragirre.
- Maialen Akizu Bidegain.
- Urko Egaña Calderon.
- Uxue Fernandez Lasa.
Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz.
Epaile lanetan, Ataunen eta Soraluzen, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero ibiliko dira. Elgetan eta Hernanin, barriz, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanak, Elgetan eta Soraluzen, Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu eta Ataunen eta Hernanin, ostera, Oier Iurramendi Etxeberriak.
Soraluzeko eta Hernaniko saioa amaitu eta ezagutuko dogu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatutako 34 bertsolarien zerrendea. Sarrerak salgai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!