Burdin Hesiko II. Mendi Lasterketarako dorsalak agortu egin dira

Bizkaie! 2024-05-30 07:50   Kirola

Gamiz-Fikan egingo dan lasterketa solidariorako dorsalik ez dago.

Burdin Hesiko Mendi Lasterketea, bagilaren 22an egingo da eta izena emateko epea (bagilaren 9an) zarratu baino aste batzuk lehenago, 900 parte-hartzailek baino gehiagok emon dabe izena. Igaz, 600 persona inguruk egin eben korrika 1.750 metroko desnibela dauen mendi-lasterketa honetan, Gerra Zibilean Bilboko defensa-sistemearen (Burdin Hesia) aztarnen arteko belardi eta baso ibilbide artean.

Batutako dirua Gurutzetako Ospitaleko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen arreta pediatrikoa humanizetako erabiliko da aurten.

Hau Burdin Hesian zeharreko mendi lasterketea da, gureak lako burdinezko paziente batzuekaz solidarioa, esan dau Itziar Astigarragak, Gurutzetako ESIko pediatriako zuzendaria oso eskertuta agertu da Eperlanda Kultur Alkartearen erabagiagaz, lasterketa honen diru-sarrerak pediatriako eremua humanizetako izango diralako.

Ana Rubio, Gamiz-Fikako alkateak azpimarratu dauenez, Gurutzetako ESIko Minbiziaren eta Gaixotasun Luzeen esparruaren humanizazinoa hobetzeko da lasterketearen dirua eta harro gagoz.

Alkateak adierazo dauenez, jai giroan egun ederra igaro nahi dabenek baserritarren azokea, gargantua, AEBetako auto klasikoen erakusketea, Sebastian Lizaso eta Ibai Amillategi bertsolariak, DJak, Zubietako Joaldunen pasabidea, erraldoien konparsea, harri-zulatzaileen erakustaldiak, Taberna Ibiltaria eta txahal errea eta bestelakoak topauko ditue: Gamiz-Fikako bizilagun eta alkate nazen aldetik, oso harro nago hainbeste personak egindako lanaz eta gure helburu solidarioagaz.

Memoriaren eta Giza Eskubideen sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek arreta berezia jarri eutson probearen beste alderdi bati, izan be, oraindino beharrezkoa da totalitarismoei aurre egitea. Gamiz-Fika eta burdinezko gerrikoa Gerra Zibiklaren oroimen demokratikorako lekukoak dira adierazo dau Rodríguez Ranzek.

Estepan Aldamiz Etxebarriak, Eperlanda Kultur Alkarteko buruak erakunde publiko eta pribatuen babesa eskertu dau horreek barik karrerea eta bere helburua bideraezinak izango litzatekezalako.

Hiru aukera dagoz parte hartzeko: 37 km-ko eta 13 kilometroko lasterketetak eta 13 kilometroko martxea..

Ibilbide guztiek lubaki, bunker edo egun horretan birsortze historikoari esker bisitau geinkezan lekuak zeharkatuko ditue.

Bagilaren 22a, Gamiz-Fika kirol-proben eta memoria historikoaren aldarrikapenaren osogarri eta helburu solidarioa dinamizetako jaieguna izango da. Egunean zehar, Sebastian Lizaso eta Ibai Amillategi bertsolariakaz gozetako aukerea egongo da, AEBetako auto klasikoen erakustaldia, Zubietako Joaldunen pasabidea, erraldoien konparsea, txahala txingarretan probetako aukerea, harri-zulatzaileen erakustaldiak eta Taberna Ibiltariagaz zein zero kilometroko nekazaritza produktuen azokaz be disfrutau ahal izango da.

Parte-hartzaileak

37 kilometroko trailean ondokoek parte hartuko dabe: Oihana Askorbebeitia (Buff Epic Trail Sky Marathon lasterketako irabazlea), Belen Rodriguez, Oihana Kortazar (Espainiako Trail Running 2023ko txapelduna eta Innsbruckeko Munduko Txapelketako 7.a), Zaid Ait Malekr (Skyrunner Munduko Txapelketako lehiakidea eta UltraMarathon Volkanoko irabazlea), Aritz Egea (Espainiako ultra-traileko txapelduna birritan), Ander Peskera, Raúl Criado (WMRA Munduko Kopako irabazlea) edo Rafael Fernández, izen batzuk aitatzearren.

Eta 13 km-ko trailean, Ainara Urrutia (hautatzailea eta hainbat proba irabazi ditu), Ikram Rharsalla (Louzan Sky Raceko irabazlea), Manuel Anguita edo Gontzal Murgoitio (oraintsu Espainiako Txapelketako Promesen Txapelduna) Linea Paülsen).

Baina ez ahaztu, edozeinek parte hartu leikela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu