Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi irabazle Alegian eta Usurbilen

Bizkaie! 2024-05-27 09:19   Bertsolaritzea

Saio bietako sarrerak agortu ziran.

Amaitu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen asteburua, Alegiako eta Usurbilgo saioakaz. Biak arratsaldeko 17:00etan jokatu dira, jentez ganezka, izan be, sarrera guztiak agortu ziran.

A multzoko saioa, Alegiako zinema-aretoan, Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi dau, 341 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Jon Gurrutxaga Urbieta: 341.
  • Endika Igarzabal Murua: 325,5.
  • Eli Pagola Apezetxea: 313.
  • Ane Beloki Lopez: 306,5.
  • Oier Etxeberria Zubimendi: 305,5.
  • Iker Ormazabal Ojeda: 281,5.

Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran ibili da. Epaileak, barriz, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero izan dira. Idazkari lanetan, Oier Iurramendi Etxeberria egon da.

B multzoko saioa, Usurbilgo Sutegi aretoan, Maider Arregi Markuletak irabazi dau, 345 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Maider Arregi Markuleta: 345.
  • Aitor Tatiegi Loidi: 335,5.
  • June Aiestaran Iparragirre: 317.
  • Uxue Alkorta Iturbe: 317.
  • Oier Aizpurua Olaizola: 310.
  • Odei Lopez Larrauri: 298,5.

Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izan da. Epaileak, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz eta idazkaria. Oier Iurramendi Etxeberria.

Hurrengo saioak datorren asteburuan jokatuko dira, bagilaren 1ean, Ataunen eta Elgetan; eta, bagilaren 2an, Hernanin eta Soraluzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu