Antzuolan eta Pasaian hasiko da bigarren bueltea
2024-05-22 12:50 Bertsolaritzea48 bertsolari sailkatu dira.
Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren bueltea heldu da. Guztira, lehen fasetik, 48 bertsolari sailkatu dira. Bigarren bueltako lehen lau saioak asteburu hontan jokatuko dira. Ondokoak dira saioak:
- Maiatzak 25, Antzuolan: Beñat Iguaran Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Haizea Arana Cardenal, Manex Astigarraga Bergara, Manex Mujika Amunarriz eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzaile lanetan, Olatz Zuazubiskar izango da.
- Maiatzak 25, Pasaian: Andoni Mujika Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra, Antton Fernandez Lasa, German Urteaga Garmendia, Gorka Maiz Alustiza eta Unai Izagirre Etxeberria. Gai-jartzaile lanetan, Iban Narbaiza Cevidanes izango da.
- Maiatzak 26, Alegian: Ane Beloki Lopez, Eli Pagola Apezetxea, Endika Igarzabal Murua, Iker Ormazabal Ojeda, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Oier Etxeberria Zubimendi. Gai-jartzaile lanetan, Sario Jauregi Aistaran izango da.
- Maiatzak 26, Usurbilen: Aitor Tatiegi Loidi, June Aiestaran Iparragirre, Maider Arregi Markuleta, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola eta Uxue Alkorta Iturbe. Gai-jartzaile lanetan, Ion Zaldua Brit izango da.
Antzuola eta Alegiako epaileak ondokoak izango dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Pasaia eta Usurbilen, barriz, honeek ibiliko dira epaitzen: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Antzuolan eta Alegian Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da idazkaria eta Pasaian eta Usurbilen Oier Iurramendi Etxeberria.
Saioetarako sarrerak hemen dagoz salgai; Alegiako saioa izan ezik, izan be, agortu egin dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!