Queer indarra Zinegoak 2024ko kartelean

Bizkaie! 2024-05-22 11:11   Zinemea

Dom Campistron artisteak diseinau dau aurtengo irudia.

Dom Campistron kartelagaz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hilebete eskas falta danean, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak kartel ofiziala aurkeztu dau. Indar bisual handiko ilustrazinoa da, eta, markautako trazuaren eta kolore-blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizinoan queer utopiaren idea gorpuzten daben persona bi erakusten deusku.

Dom Campistron (Aldude, 1994) izan da egilea, Alduden (Nafarroa Beherea) dauen estudiokoa. LGTBIQ+ kolektiboaren parte izateak dakarzan konplexutasunak zuzenean ezagutzen ditu, Bekatorosak lanean jasoten dauen lez, eta artisteak bizipen horreek guztiak sormenaren zerbitzura jarten ditu, irudimen bisual bizia eta oso indartsua sortzeko.

Artisteak kartela egiteko orduan izan eban inspirazinoa zinema-areto batean sortu zan, berak aitatzen dauen lez: zinera sartzeko ilaran zagoz iluntzen dagoan bitartean eta ganerako personak bueltetan dira zeuri begira. Haren edertasuna igarten dozu, izan be, holakoa izan nahiko zenduan: librea.

Norberak bere burua eregiteko eta adierazoteko askatasunaren idean sakontzen jarraitu nahi genduan, eta berezitasun hori oinarria izan daiteke askotariko personez betetako gizarte barria eregiteko, munduan egoteko modu barriak asmetako, batzen eta sareak ehuntzen baitira, esan dau Alaitz Arenzana lehiaketearen zuzendariak.

Zinegoak bagilaren 24tik garagarrilaren 1era egingo da Bilboko hainbat areto eta espaziotan, esaterako Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Bagilaren 24an, astelehenean, inaugurazino-galea egingo da Arriaga Antzokian, baina aurreko astegoienean hainbat jarduera osogarri egingo dira. Betiko lez, film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak, nazinoarteko zinemagileen bisita... izango dira jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu