Andoni Rekondok irabazi dau Oñatin

Bizkaie! 2024-05-20 08:11   Bertsolaritzea

Hurrengo saioak, maiatzaren 25ean, Antzuolan eta Pasaian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak beste pauso bat emon dau, izan be, amaitu da lehen itzuliko azken saioa Oñatin. Andoni Rekondo Izagirrek irabazi dau, 346 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Andoni Rekondo Izagirre: 346.
  • Maddi Aiestaran Iparragirre: 326,5.
  • June Aiestaran Iparragirre: 319.
  • Aimar Sorazu Roteta: 293,5.
  • Maide Garmendia Jauregi: 276,5.
  • Lierni Rekondo Villaron: 273,5.

Gai-jartzaile Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaileak, barriz, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero izan dira. Idazkari lanetaz, Aratz Irazustabarrena Garmendia arduratu da.

Saioa amaituta, talde bien sailkapena osotu da. Holan geratu dira sailkatuak:

A multzoa:

  • Haizea Arana Cardenal.
  • Jon Gurrutxaga Urbieta.
  • Aner Peritz Manterola "Euzkitze.
  • Libe Goenaga Arrieta.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Eli Pagola Apezetxea.
  • Manex Astigarraga Bergara.
  • Oihana Arana Cardenal.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Julen Zulaika Alkorta.
  • Beñat Iguaran Amondarain.
  • Peru Aiartza Carajaville.
  • Mikel Iturriotz Etxaniz.
  • Iker Ormazabal Ojeda.
  • Emaitz Murua Arzallus.
  • Manex Mujika Amunarriz.
  • Ane Beloki Lopez.
  • Aratz Igartzabal Bidegain.
  • Eneko Beretxinaga Laskurain.
  • Izarne Zelaia Arratibel.
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.
  • Endika Igarzabal Murua.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
  • Antton Fernandez Lasa.

Arnaitz Lasarte Santa kruzek uko egin deutso parte-hartzeari, eta, beraz, hurrengoek hartuko dabe parte B multzoan:

  • Ane Zuazubiskar Iñarra.
  • Maider Arregi Markuleta.
  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Maialen Akizu Bidegain.
  • Maddi Aiestaran Iparragirre.
  • Aitor Salegi Martija.
  • Aitor Tatiegi Loidi.
  • Unai Izagirre Etxeberria.
  • Gorka Maiz Alustiza.
  • June Aiestaran Iparragirre.
  • Manu Goiogana Bengoetxea.
  • Uxue Fernandez Lasa.
  • Aitor Zubikarai Salegi.
  • Beñat Jauregi Etxeberria.
  • Odei Lopez Larrauri.
  • Andoni Mujika Izagirre.
  • German Urteaga Garmendia.
  • Oier Aizpurua Olaizola.
  • Urko Arregi Markuleta.
  • Antton Aizpurua Aldape.
  • Urko Egaña Calderon.
  • Julene Iturbe Epelde.
  • Uxue Alkorta Iturbe.

Bigarren itzuliko lehen saioak datorren asteburuan jokatuko dira, maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian, eta hurrengo egunean, hilaren 26an, Alegian eta Usurbilen. Saioetan kantauko daben bertsolariak Saioak atalean dagoz ikusgai. Eta sarrerak, betiko lez, bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu