Oñatin amaituko da lehen bueltea
2024-05-15 09:12 BertsolaritzeaBarikuan, hilak 17, sarrerak hemen.
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen mugarrira heldu da, izan be, barikuan, maiatzaren 17an, amaituko da lehen bueltea, Oñatin. Saioa eta gero, behin betiko bertsolarien zerrendea jakingo dogu.
Oñatin, ondoko bertsolari honeek izango dira:
- Aimar Sorazu Roteta.
- Andoni Rekondo Izagirre.
- June Aiestaran Iparragirre.
- Lierni Rekondo Villaron.
- Maddi Aiestaran Iparragirre.
- Maide Garmendia Jauregi.
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da. Epaileak, barriz, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Esandako moduan, saio horrek amaierea emongo deutso lehen buelteari, eta bertan ezagutuko doguz bigarren bueltan abestuko daben 48 bertsolarien izenak. Maiatzaren 25ean emongo deutse hasierea bigarren faseari, Antzuolako eta Pasaiako saioakaz. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!