Manex Astigarraga eta Beñat Jauregi, nagusi Mutrikun eta Anoetan

Bizkaie! 2024-05-13 08:34   Bertsolaritzea

Mutrikuko saioa A multzoko lehen itzuliko azkena izan da.

Beñat Jauregi eta Manex Astigarraga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio jokatu dira: Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko lehen itzuliko azkena izan da: beraz, multzo horretatik bigarren itzulira sailkatuko diran 23 bertsolarien izenak ezagutu doguz. Saioa, Manex Astigarraga Bergarak irabazi dau, 321,5 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Manex Astigarraga Bergara: 321,5.
  • Izarne Zelaia Arratibel: 302,5.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste: 300.
  • Ane Peñagarikano Leiva: 298,5.
  • Josu Ibarguren Elosegi: 279,5.
  • Jon Mendiluze Mujika: 275.

Gai-jartzailea Maddi Labaka Mayoz izan da. Epaileak Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz izan dira. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.

Mutrikuko saioa amaituta, A multzoko bertsolari honeek sailkatu dira bigarren itzulira:

  • Haizea Arana Cardenal.
  • Jon Gurrutxaga Urbieta.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze.
  • Libe Goenaga Arrieta.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Eli Pagola Apezetxea.
  • Manex Astigarraga Bergara.
  • Oihana Arana Cardenal.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Julen Zulaika Alkorta.
  • Beñat Iguaran Amondarain.
  • Peru Aiartza Carajaville.
  • Mikel Iturriotz Etxaniz.
  • Iker Ormazabal Ojeda.
  • Emaitz Murua Arzallus.
  • Manex Mujika Amunarriz.
  • Ane Beloki Lopez.
  • Aratz Igartzabal Bidegain.
  • Eneko Beretxinaga Laskurain.
  • Arnaitz Lasarte Santa Kruz.
  • Izarne Zelaia Arratibel.
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.

B multzoko saioan, Anoetan, Beñat Jauregi Etxeberria izan da nagusi, 311 puntugaz. Hori bai, Kepa Isasi Salaberria ezin izan dau bertaratu saiora. Holan geratu da sailkapena:

  • Beñat Jauregi Etxeberria: 311.
  • German Urteaga Garmendia: 304,5.
  • Julene Iturbe Epelde: 294,5.
  • Jon Luzuriaga Iurramendi: 288.
  • Markel Eizagirre Beloki: 287,5.

Gai-jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, barriz, Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

B multzotik sailkatzen diran bertsolariak, eta behin betiko zerrendea datorren astean ezagutuko doguz, maiatzaren 17an, Oñatiko saioa amaitzean. Saio horretarako sarrerak dagoz salgai hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu