Aner Peritz eta Odei Lopez, azken saioetako irabazleak
2024-05-10 08:43 BertsolaritzeaHurrengo saioak, gaur, hilak 10, Mutrikun eta Anoetan.
Gipuzkoa Bertsotan Txapelketea hirugarren astean dago eta Idiazabalko eta Getariako saioegaz, bederatzi jokatu dira dagoeneko. Saio biak aldi berean jokatu dira.
A multzoko saioa Idiazabalen izan da, herriko Guraso Alkartean. Puntu gehien Aner Peritz Manterola Euzkitzek batu ditu: 332. Holan geratu da sailkapena:
- Aner Peritz Manterola Euzkitze: 332.
- Eli Pagola Apezetxea: 323.
- Oier Etxeberria Zubimendi: 318,5.
- Mikel Iturriotz Etxaniz: 315,5.
- Endika Igarzabal Murua: 301,5.
- Igauri Lopetegi Amostegi: 283.
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ibili da. Epaileak, barriz, ondokoak izan dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkaria, Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
B multzoko saioa Getarian izan da, Iturzaeta Aretoan. Odei Lopez Larraurik irabazi dau saioa, 307 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:
- Odei Lopez Larrauri: 307.
- Oier Aizpurua Olaizola: 304.
- Urko Arregi Markuleta: 300.
- Ekain Tolaretxipi Errazti: 288,5.
- Txomin Azpiroz De Pedro: 274,5.
- Jon Altuna Arteaga: 241,5.
Gai-jartzailea Uxune Areizaga Aranberri izan da. Epaileak, ondokoak: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Horreezaz gan, idazkari lanetan, Oier Iurramendi Etxeberria egon da.
Gaur, hilak 10, jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo saio biak: Mutrikun eta Anoetan. Mutrikukoa, A multzoko azken saioa izango da lehen itzulian, eta, beraz, bihar jakingo dogu nortzuk sailkatuko diran talde horretatik bigarren itzulira. B multzokoak datorren astean ezagutuko doguz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!