Beñat Iguaran eta Ane Zuazubiskar, irabazle Orion eta Legorretan

Bizkaie! 2024-05-06 08:09   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketak, Getarian eta Idiazabalen (hilak 9) eta Anoetan eta Mutrikun (hilak 10) izango dira.

Orion eta Legorretan jokatu dira Gipuzkoa Bertsotan Txapelketako hurrengo saio biak.

Orion izan da A saioko multzoa, Arraunetxean. Beñat Iguaran Amondarainek irabazi dau: 316,5 puntu eskuratu ditu. Holan geratu da sailkapena:

  • Beñat Iguaran Amondarain: 316,5.
  • Ane Beloki Lopez: 308.
  • Aratz Igartzabal Bidegain: 306,5.
  • Arnaitz Lasarte Santa Kruz: 303,5.
  • Martin Berrizbeitia Zugazagasti: 299,5.
  • Axier Bergaretxe Gezala: 246,5.

Gai-jartzen Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaileak ondoko honeek izan dira:  Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan, Oier Iurramendi Etxeberria izan da.

B multzoko saioa, barriz, Legorretako Herri Antzokian izan da. Ane Zuazubiskar Iñarra izan da nagusi, 361,5 puntugaz. Hemen puntuazinoak:

  • Ane Zuazubiskar Iñarra: 361,5.
  • Maialen Akizu Bidegain: 331,5.
  • Unai Izagirre Etxeberria: 321,5.
  • Gorka Maiz Alustiza: 319,5.
  • Naia Arrizabalaga Arrieta: 287,5.
  • Beñat Zeberio Mateos: 258.

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe Felix izan da. Epaileak ondoko honeek izan dira:  Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkaria, Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

Datorren astean Gipuzkoa Bertsotaneko beste lau saio jokatuko dira; Getarian eta Idiazabalen (hilak 9) eta Anoetan eta Mutrikun (hilak 10). Sarrerak agortuta dagoz, Getariako saiorako izan ezik. Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu