Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi nagusi Altzon eta Zaldibian

Bizkaie! 2024-05-03 08:15   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketa biak, gaur, hilak 3, izango dira Orion eta Legorretan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bigarren astean gagoz eta dagoeneko, asteko lehen saio biak jokatu dira: Altzon eta Zaldibian. Saioak, 19:00retan hasi dira.

A multzoko saioa Altzon jokatu da, Batzarremuño eraikinean. Saioko irabazlea Jon Gurrutxaga Urbieta izan da, 332 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Jon Gurrutxaga Urbieta: 332.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre: 327.
  • Iker Ormazabal Ojeda: 314.
  • Manex Mujika Amunarriz: 308.
  • Mikel Etxezarreta Lasa: 296,5.
  • Danel Olano Eizagirre: 295.

Gai-jartzaile lanetan Olatz Zuazubiskar ibili da.

Epaitzen, barriz, ondoko honeek izan dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanak, barriz, Oier Iurramendi Etxeberria egin ditu.

B multzoko saioa Zaldibian jokatu da, Herri Antzokian. Aitor Salegi Martijak jaso dau puntu gehien, 324 hain zuzen be. Hemen sailkapena:

  • Aitor Salegi Martija: 324.
  • Manu Goiogana Bengoetxea: 318,5.
  • Antton Aizpurua Aldape: 306.
  • Uxue Alkorta Iturbe: 294.
  • Ander Zulaika Elola: 292,5.
  • Irati Arakistain Mendizabal : 245.

Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran ibili da. Epaileak ondoko honeek izan dira:  Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkaria, Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

Gaur, hilak 3, izango dira txapelketako hurrengo saio biak: Orion eta Legorretan. Sarrerak agortuta dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu