Haizea Arana eta Maider Arregi, nagusi Zestoan eta Gabirian
2024-04-29 08:39 BertsolaritzeaHurrengo saioak Altzon eta Zaldibian izango dira.
Gipuzkoa Bertsotan-eko bigarren jardunaldiak egin ditue Zestoan eta Gabirian.
A multzoko saioa, Zestoako Kultur Etxean jokatu da. Saioko irabazlea Haizea Araba Cardenal izan da, 333 puntugaz. Hemen sailkapena:
- Haizea Arana Cardenal: 333.
- Eneko Araiztegi Agirre: 329,5.
- Oihana Arana Cardenal: 319,5.
- Julen Zulaika Alkorta: 316,5.
- Eneko Beretxinaga Laskurain: 305.
- Amets Aizpurua Mancisidor: 296.
Gaia-jartzen Haritz Alberdi Alberdi egon da. Epaimahaia, barriz, hurrengoek osotu dabe: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
B multzoko saioa Gabirian izan da, eleiza ondoko aretoan. Maider Arregi Markuletak batu ditu puntu gehien, 360,5 hain zuzen be. Hemen sailkapena:
- Maider Arregi Markuleta: 360,5.
- Aitor Tatiegi Loidi: 321,5.
- Uxue Fernandez Lasa: 313,5.
- Aitor Zubikarai Salegi: 313.
- Andoni Mujika Izagirre: 307.
- Urko Egaña Calderon: 298.
Gai-jartzailea, Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri izan da. Epaileak, barriz, ondoko honeek izan dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.
Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo saioak Altzon eta Zaldibian izango dira. Altzoko sarrerak agortuta egon arren, Zaldibikoak oraindik salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!