Libe Goenagak irabazi dau Eskoriatzako saioa

Bizkaie! 2024-04-26 08:08   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 26, jokatuko dira hurrengo saio biak.

Hasi da Gipuzkoa Bertsotan eta lehen saioa Eskoriatzan izan da. Aretoa ganezka, Libe Goenaga Arrietak irabazi dau saioa, 330 puntugaz. Holan geratu da puntuazinoa:

  • Libe Goenaga Arrieta: 330.
  • Peru Aiartza Carajaville: 316,5.
  • Emaitz Murua Arzallus: 312,5.
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga: 302,5.
  • Antton Fernandez Lasa: 299,5.
  • Asier Ibarguren Amondarain: 297,5.
  • Jon Mata Etxaniz: 269.
  • Joar Garate Rueda: 258.

Epaile lanetan, ondoko honeek egon dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkariak, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Oier Iurramendi Etxeberria izan dira.

Gaur, hilak 26, izango dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Zestoa A multzoan eta Gabiria B multzoan. Saio bietako sarrerak agortuta dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu