Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan
2024-04-08 13:40 BertsolaritzeaEskoriatzako Zaldibar Aretoan izango da lehen saioa.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Bc/cache/image_preview_content.jpg)
Gipuzkoa Bertsotan apirilaren 25ean hasi eta bagilaren 2an amaituko da. Guztira, 20 saio jokatuko dira, itzuli bitan. Dagoeneko salgai dagoz saio guztietako sarrerak hemen.
Saio bikotxak izango dira; lehen bueltan 12 saio izango dira, eguenetan eta barikuetan; bigarrenean, barriz, 8, zapatuetan eta domeketan. 74 bertsolari ibiliko dira kantuan, eta horreetatik 48 sailkatuko dira bigarren bueltarako. Ganera, aurton, saio bakotxaren ostean afari-meriendea atonduko dabe tokiko bertso-eskolek.
Lehenengo sailkapen saioa Eskoriatzako Zaldibar Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00retan. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte:
- Antton Fernandez Lasa.
- Peru Aiartza Cajaraville.
- Libe Goenaga Arrieta.
- Asier Ibarguren Amondarain.
- Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.
- Joar Garate Rueda.
- Emaitz Murua Arzallus.
- Jon Mata Etxaniz.
Gai-jartzaile lanetan, Iker Iriarte Iribar izango da. Eskuratu hemen Eskoriatzako saioko sarrerak.
Kontuak kontu, hurrengo saioak apirilaren 26an izango dira eta bietarako sarrerak agortuta dagoz: Zestoako zein Gabiriajko saioetarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!