2024ko martiaren 22an egingo da Injineruak-Deusto Estropadea

Bizkaie! 2024-03-21 11:23   Kirola

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Erandioko ontziralekuan.

16:15etik 17:15etara Deustu Arraun Taldean (Zarandoa Etorb., 21, 48015 Bilbo, Bizkaia) talde bietako arraunlariak pisau eta Deustok arraunketan jarduteko kalea hautatuko dau, egin zan erronkearen protokolo ekitaldian zozketea egin ostean, irabazlea izan baitzan.

Arratsaldeko 18:00etan – 42. edizinoa dauen estropadea hasiko da Erandioko ontziralekuan.

18:45ean, helmugearen eremuan kokatutako agertokian, Uribitarteko kaian, Bilboko Udalaren parean, erakunde babesleek (Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa – El Correo) euren standak kokatuak dituen horretan  Injineruak-Deustoren zidarrezko erretilua entregetako ekitaldia egingo da José María Gorostiagaren eskutik, PRIDE-ren (Estropadearen klub sustatzailea) buru dalako. Bertan megafoniaren bidez zuzenean Herri Irratiaren programea entzun ahal izango da. Era berean, PRIDEk eta Kepa Odriozolak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidenteak, oroimen dominak banatuko deutsee 42. edizinoko arraunlariei.

Ekitaldi horretan arraun taldeen amabitxi eta aitabitxiaren presentzia baieztatuta dago: Fernando Cayulea, Injineruen Eskolearen aldetik eta Patricia Arias, Deustuko Unibersidadea ordezkatuz.

Arratsaldeko 19:45ean, Sociedad Bilbainaren aretoan adiskidetasun koktela eskainiko da eta argazki ofizialen saioagaz ekingo jako. Komunikabideak gonbidauta dagoz.

Argibide gehiago: comunicación@laregata.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu