Athleticeko sei jokalari Arrasateren deialdian
2024-03-20 08:05 Kirola20 jokalarik ordezkatuko dabe Euskal Selekzinoa Uruguairen kontrako partiduan.
Jagoba Arrasatek gaur San Mamesen eskeinitako prentsaurrekoan Euskal Selekzinoaren deialdia adierazo dau; Javier Landetak (Presidentea), Jon Larreak (Presidenteorde betearazlea) eta Mikel De Gregoriok (Kirol Zuzendaria) lagunduta.
Osasunako entrenadoreak, 20 jokalari deitu ditu martiaren 23an San Mamesen 20:00tan Euskal Selekzinoa Marcelo Bielsaren Uruguairen kontra ordezkatzeko.
Uruguaiko selekzinoak geure selekzinoaren eta Bolikostaren aurka jokatuko daben jokalarien zerrendea kaleratu dau baita be. Bertan, Real Madrileko Federico Valverde, FC Bartzelonako Ronald Araújo edo Tottenham Hotspurreko Rodrigo Bentancur lako jokalariak, beste askoren artean, dagoz.
Deialdia
- Atezainak:
- Aitor Fernández (CA Osasuna).
- Julen Agirrezabala (Athletic Club).
- Atzelariak:
- Andoni Gorosabel (Deportivo Alavés).
- Martín Aguirregabiria (FC Famalicão).
- Aritz Elustondo (Real Sociedad de Fútbol).
- Unai García (CA Osasuna).
- Jon Pacheco (Real Sociedad de Fútbol).
- Imanol García de Albéniz (Athletic Club).
- Erdilariak:
- Dani García (Athletic Club).
- Jon Moncayola (CA Osasuna).
- Ander Guevara (Deportivo Alavés).
- Mikel Vesga (Athletic Club).
- Jon Ander Olasagasti (Real Sociedad de Fútbol).
- Oier Zarraga (Udinese Calcio).
- Aurrelariak:
- Álex Sola (Deportivo Alavés).
- Roberto Torres (Gol Gohar Sirjan FC).
- Iván Martín (Girona FC).
- Álvaro Djaló (SC Braga).
- Adu Ares (Athletic Club).
- Asier Villalibre (Athletic Club).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!