Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderra etxean dago

Bizkaie! 2024-03-19 09:26   Kirola

Innsbrucken egin deutsen ebakuntza sano biztugarriaren ondoren.

Lucas Eguibar eta Olatz Legarza | Ikusi handiago | Argazki originala

Lucas Eguibarrek prentsaurrekoa eskaini dau Innsbrucketik (Austria) etxera bueltau ostean. Bertan ebakuntzea egin deutse, martiaren 9an izan eban ezker oineko Akilesen orpazurdearen hausturea osatzeko.

Munduko Kopea sei bider irabazi eta 20 podium dituan 30 urteko Eguibarrek Italiako Cortina d’Ampezzoko estazinoan lesionau zan. Zortzigarren amaitu eban Eliot Grondin kanadarrak irabazitako proban (kanadarrak lider izateari eutsi deutso bosgarrenez irabazita).

Luki, Munduko snowboardcross txapelduna 2021ean, txapeldunorde bikotxa 2017an eta Munduko Kopako irabazlea 2015ean, jausi egin zan final txikia jokatzen egoala, bihurgune batean barrualdetik aurrera egiten saiatu zanean. Donostiarrak zortzigarren maiatu eban Cortinan baina Gipuzkoako txapelduna herri italiarrean aztertu ebenean ez eutsen lesinorik antzemon, baina mina sentidu ebanez, Innsbruckera eroan eben, Tiroleko uriburura. Han Akilesko orpazurdearen hausturea diagnostikau eta ebakuntza egin eutsen martitzen arratsaldean. Arazoa ahalik eta lasterren konpontzen saiatu ziran, pistetara bueltau ahal izateko aurretik izango dauen errekuperazino luzeari ahalik eta arinen ekiteko.

Konsolazino finalean izan zan, final txikian. Egia esan, oso azkar ninoian. Hasieran laugarren eta, jatsieran aurrera egin ondoren, lehenari erasoten saiatu nintzan. Bihurgune baten aurretik dubbi batzuk egozan eta oso azkar nindoanez, jausi egin nintzan. Eta, jausteko momentuan, orkatilean tirekadea sentidu neban. Egia esan, oso azkar goaz, eta jausteko momentuan oso azkar bajatuten nebilen eta hasieran ez nintzan konturatu eta lesinoaren bildurrik be ez neukan. Aurrerago, ohola askatu nebanean, ia lurrera jausi egin nintzan. Orkatilea oso zurrun nebala jaubetu eta orduan sentidu neban lesinoa larria zala, esan eban Eguibarrek Innsbrucketik, Alex Aguirre bere fisioterapeutea ondoan ebala.

Austrian egindako ebakuntzearen ondoren, orbana barriro aztertu eta garbitu, dana oso ondo egoala ziurtatu eta orain, barriz, errehabilitazino prozesua martxan jartea da helburua. Hile bi edo beharko ditu hankan jarri deutsen ortesia kentzeko eta bosgarren astetik aurrera mobimentu txiki batzuk egin ahal izango ditu; eta zortzi aste horreen ondoren, errehabilitazino-aldi aktiboena hasiko da.

Lucas Eguibar

Hiru aldiz olinpikoa izan da Lucas Eguibar (Sotxi 2014, Pyeongchang 2018, Beijing 2022) eta diploma bi irabazi ditu Errusia eta Txinako hitzorduetan jazotako zazpigarren postuakaitik. Donostiarrak Munduko Kopako sailkapen nagusian postuak igotea eban helburu ezbeharra jazo zanean baina denporaldia galduko dau. Igaz bigarren izan zan Munduko Kopako sailkapen nagusian eta aurten Les Deux Alpesen eskuratutako hirugarren postua eta Sierra Nevadan laugarren postua izan dira Egibarren emoitzarik onenak. Hurrengo hitzordua Montafonen (Austria) eban astegoien honetan, eta hurrengoa Mont Sainte-Anneko (Kanada) finaletan hurrengo zapatuan eta domekan, martiaren 23an eta 24an.

Barriro ondo egoteko, gitxienez, sei hilebete beharko ditudala esan deustie; beraz, hemendik aurrera gauzak lasai hartu beharko ditut, eta datorren denboraldian pentsau adierazo dau Lucas Eguibarrek, etsita baina itxaropentsu.

Lucasek sekulako indarra dau, bere bizitzako beste une gogor batzuetan erakutsi dau, eta Basque Teametik konfidantza osoa dogu, badakigu inoiz baino sendoago bueltauko dala. Fundazinoa beragaz egongo da behar dauen guztian laguntzeko ziurtatu dau Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordinatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu