35. Bilbao-Bilbao Martxa Zikloturistea martiaren 17an izango da
2024-03-15 08:19 KirolaDeustuko zubian ekingo deutse txirrindulariek eta zubia zarratuta egongo da 6:30etik 9:30era.
Hiru ibilbide iragarri ditue atontzaileek:
1.- Laburra, 85 kilometrokoa.
2.- Klasikoa, 115 kilometrokoa (D + 1.200 m.).
3.- Vivero, 125 kilometrokoa (D + 1.600 m.).
Informazino gehiago jasoteko eta izena emoteko klik egin hemen.
Ganerakoan, 2024ko Bilbao-Bilbao Martxa Zikloturistearen helmugea Kale Nagusian izango da, eta kalea zarratuta egongo da 9:30etik 15:30era, Moyua plazearen eta Urkixo zumarkalearen artean. Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea batzuetan aldaketak egingo dira lasterketa dela-eta.
Kontuak kontu, 06:30etik 09:30era, gitxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazinorako zarratuko dira Deustuko zubia, hortxe hasiko dalako lasterketa, San Pio X.aren plazearen eta Euskadi Plazearen artean, eta Leizaola Lehendakariaren kalea. Kale horretako garajeetara sartu eta urtetako aukerea Abandoibarra etorbidetik egongo da.
Era berean, 08:00etatik 09:15era, gitxi gorabehera, noranzkoa aldatuko da Luzarra kalean eta zarratu egingo dira Salbe-Ugasko tunela (auzotarrentzat izan ezik) eta Artxanda-Ugasko tunela (ibilgailu guztietarako). Gainera, ordutegi berean, Agirre Lehendakaria, Benidorm, Orixe, Tellaetxebidea eta Elorrieta Erribera kaleak zarratu egingo dira une jakin batzuetan, lasterketea igaroten danean.
Era berean, 11:30etik 14:00etara, gitxi gorabehera, murriztu egingo da ibilgailuen zirkulazinoa Zumalacarregui eta Maurice Ravel etorbideetan, eta ezingo dira zeharkatu. Horreen ordez, beste bide batzuk erabili beharko dira, hain zuzen be: Mirador a Bilbao etxaldea, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Gabriel Aresti kalea eta Julian Gaiarre Etorbidea.
Ordutegi horretan da igarotekoa lasterketea Ibarsusiko biribilgunetik, Zumalacarregui Etorbidetik, Guridi Musikariaren plazatik, Maurice Ravel Etorbidetik, Salbe Zubitik, Recalde Zumarkaletik, Federico Moyua plazatik eta Kale Nagusitik; hantxe, Kale Nagusian, egongo da helmuga (Foru Jauregiaren aurrean).
Horrexegaitik, lasterketea heltzen danean murriztuta egongo da zirkulazioa 11:45etik 14:30era Errekalde Zumarkalean, Salbe Zubiaren eta Moyua Plazaren artean, eta zarratuta egongo da zirkulazinorako Gobernuaren Ordezkariordetzearen eraikinaren eta Elcano kalearen artean (plazearen hegoaldeko gunea).
Recalde zumarkaleko, Kale Nagusiko eta Mazarredo kaleko garajeetara Buenos Aires – Ibañez de Bilbao kaleetatik sartu eta Mazarredo Zumarkaletik urtengo da. Recalde Zumarkalearen eta Euskadi Plazearen arteko garajeek, barriz, Euskadi Plazatik izango dabe sarbidea eta urteerea.
Azkenik, 09:30etik 15:30era, bidea zarratuta egongo da On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian, Moyua Plazearen eta Urkixo Zumarkalearen artean. Eremu horretan dagozan garajeetako sartu-urtenak erraztuko dira.
Aldaketa horreek Udaltzaingoak eta atontzaileek arautuko ditue eta Bilbobus eta Bizkaibusen linea batzuen ibilbideak aldatu eta ohiko geraleku batzuk zerbitzu barik egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!