Hemen da Letrak eta Futbola 2024

Bizkaie! 2024-03-07 13:46   Kirola

Martiaren 18an hasiko da musikea eta futbola buztartuko dituan barriketaldiagaz.

2024ko Egitaraua

18 martia / 19:00
Futbola eta musikea / Marwan, Antonio Agredano eta Ray Loriga.
Non: Geuria! San Mames Sports Bar San Mames
Musikari eta poeta madrildarra (eta, halan eta guztiz be, culé amorratua) egungo musika panoramako ahots interesgarrienetako bat da. Bere ibilbidean zehar hainbat disko argitaratu ditu eta Jorge Drexler, Pedro Guerra eta Ismael Serrano musikariakaz kolaborau dau, Espainiako eta beste herrialde askotako aretoetan arrakasta handia lortuz. Literaturearen arloan, Marwanek debuta egin eban Apuntes sobre mi paso por [...]

19 martia / 19:00
Saber y empatar / Julian Lopezegaz.
Geuria! San Mames Sports Bar San Mames
Saber y Empatar futboleko ezagutza absurdoa oparitzen deutsun kanala da. Baloiaren eta bere ingurukoen inguruko alkarrizketak Miguel Gutiérrez, Antonio Pacheco eta Carlos Marañónen eskutik. Vintage futbola eta gaurko idoloak, jokalari bibotedunak, kromoak, kamiseta absurduak, talde tamalgarriak, fitxaketa etsigarriak. Konplexurik bako futbola, Munduko Txapelketetatik Infrafutbolera, ezaguna dan edo ezagutzea merezidu dauen konbidaduakaz batera. Abentura honen jatorria [...]

20 martia / 19:00
Futbola, osasun mentala eta narratibea / Ander Izagirre eta Zuhait Gurrutxaga.
Non: Geuria! San Mames Sports Bar San Mames
Ander Izagirre kazetaria Donostian jaio zan 1976an eta Un Hooligan Ilustrado sobre la Real Sociedad: Mi abuela y diez más (2013) idatzi eban. Txirrindulari amateur ohia, idazteko pedalei eragiten deutsela dino. Liburuak pedalei eragin behar deutsee, oinez ibili edo, gitxienez, pasabidetik salto [...]

21 martia / 19:00
Deporte, infamcia, sueños y pesadillas / Carloa Marzal etaJoan Jordi Miralles.
Non: Geuria! San Mames Sports Bar San Mames
Carlos Marzal Valentzian jaio zan 1961ean eta filologia hispanikoan lizentziau zan uri bereko unibersidadean. Oraintsuko espainiar poesiaren liburu liluragarrienetako batzuen egilea da, besteak beste, Los países nocturnos (Tusquets Editores, 1996), Metales pesados (Tusquets Editores, 2001, Kritikaren Saria eta Literaturaren Sari Nazionala), Fuera de mí (Loewe Fundazinoaren Nazinoarteko Saria, 2004) edo Ánima mía (2009) [...]

22 martia / 19:00
Los narradores del futbol / Carlos Martinez, Miguel Angel Roma, Andrea Segura eta Julen Axpe.
Non: Geuria! San Mames Sports Bar San Mames
Miguel Ángel Román (Bartzelona, 1977) egungo kirol narrazinoaren ahots ezagunenetako bat da. Kazetaritzan lizentziau zan Bartzelonako Unibersidade Autonomoan, eta 1999an Radio Lleida SER irratian hasi zan lanean, bertako taldeen partiduak kontetan. 2009an, Real Madril-Valentzia partiduan, Lehen Mailako partidu batean egin eban debuta narratzaile lanetan. 14 urtez Mediapron lanean ibili ondoren, Gol Telebista, Bein Sports [...]


Kontuak kontu, 2010etik, Athletic Club Fundazinoak Letrak eta Futbola atondu eban. Fundazioko taldeak planteautako hainbat gairi buruz hausnartzen daben kultura-ordezkarien arteko topaketak, hain zuzen be. Landutako gaiek zerikusia dabe kulturearen, gizartearen eta kirolaren kontuakaz eta futbolak artearen munduan eta literaturearen munduan dauen presentzia jorratzen dabe.

Letrak eta Futbolak atondutako berbaldietan eleberrigileak, poeta, kazetari, zutabegile, gidoilari, musikari, marrazkilari, publizista, zinemagile, komikigile, rapero eta bizitzea eta futbola izaten dira ardatz.

Letrak eta Futbola barriketaldietan izan dira, besteakl beste, Eduardo Galeano, Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Manuel Vilas, Enric González, Bill Buford, Miguel Angel Hernández, David Trueba, Alejo Stivel, Manuel Jabois, Joan Tallón, Santiago Roncagliolo, Philip Kerr, Bernardo Atxaga, Sergi Pàmies, Ignacio Martínez de Pisón, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jonathan Wilson, Joseba Apaolaza, Coque Malla, Laura Fernández, Miqui Otero, Gari, Belén Gopegui, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga eta,
Milena Busquets.

Horreekaz batera, Jose Angel Iribar, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Andoni Iraola, Carlos Gurpegui, Josu Urrutia eta Ainhoa Tirapu futbolariek be parte hartu dabeute Letrak eta Futbola ekimeneko alkarrizketatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu