Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri, Andy Criere eta Joan Duruk plaza olinpikoak irabazi ditue

Bizkaie! 2024-03-04 09:19   Kirola

Pariseko Jokoetan, Teahupooko olatu mitikoan (Tahiti) debuta egingo dabe. 

Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak plazea irabazi dau errepeskako 6. kanporaketan, eta 11.43 puntuko balorazinoa lortu dau, 7ko olatu bategaz. Janirek bigarren postuan amaitu dau, Siqi Yang txinatarraren atzetik. Liderrak 11.83ko puntuazinoa eta 7,5eko olatua lortu ditu.

Andy Criere izan da errepeskako 9. kanporaketan aurrera egiten dauena. Lankideen "¡Andy, Andy!" oihuak entzuten zituala, Fernando Aguerre ISAko (International Surfing Association) presidentearen eskutik jaso dau Crierek Paris 2024rako kuotea ziurtatzen dauen tiketa, hondartzan bertan: "Ezin dot sinistu. Amesa da. Jente askok lagundu deust nagoan lekura heltzeko. Erronka handia dogu orain, adierazo du Donostian jaio baina Hendaian bizi dan surflariak.

Andyk txartela lortu ondoren, ordu bi aurrerago, Joan Duruk be lortu dau Pariserako txartela. Baionan jaiotako surflaria Marco Mignot taldekidearen emoitzei begira egon da baina 10. errepeskan huts egin dauenez, Duruk ziurtatu egin dau Jokoetarako txartela.

Aurretik, barriz, Nadia Erostarbek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik be Pariseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko plazea lortu izan dabe eta, beraz, historikoa izango da lau euskal surflari Pariseko Joko Olinpikoetan izatea, surfa lehenengoz kirol olinpikoa izango dan urtean.

Astegoienean amaitu dira Puerto Ricoko World Surfing Games eta euskal surlariak bikain ibili dira. Zorionak!!! 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu