Patricia Arias eta Fernando Cayuela, Injineruak-Deustu 42. estropadako amabitxi-aitabitxiak

Bizkaie! 2024-03-01 10:48   Kirola

Arraun probearen martiaren 22an jokatuko da.

Datorren martitzenean, martiaren 5ean, 18:00etan, Bilboko Itsasmuseum-en, Injineruak eta Deustuko tripulazinoen arteko Desafioaren ekitaldia egingo da, euren aita-amabitxiakaz batera: Patricia Arias Deustuko amabitxi eta Fernando Cayuela Injineruen aitabitxi. 

Estropadearen aurreko ekitaldi hau orain 29 urtetik egiten da eta bere helburua da aurreko edizinoan irabazle izan ez zan tripulazinoari erronkea egitea: igaz irabazi zenduen baina erronkea egiten deutsuegu gauza bera egiten saiatzeko, izan be, ez dozue lortuko, eta, duda barik, irabazleak geu izango gara, aurreko mendeetan hain ohikoak izan ziran lehia historikoak gogoratuz

Jai giroan, tripulazino bakotxeko ordezkari batek testu bat irakurriko dau bere asmoak azaltzeko. Aurten Injineruek irakurriko dabe lehenengo, aurreko edizinoko irabazle izan ez zan tripulazio lez. Bere aitabitxi Fernando Cayuelaren laguntzea izango dau, Portugaleteko Nautika Eskolako zuzendari ohia, erretirautako irakasle erretiratua eta Merkataritza Itsasketako kapitaina. 

Deustuk erronkea onartuko du eta Injiniruek botatako arrauna jasoko dau, Patricia Arias amabitxiak lagunduta, Euskadin Banco Santanderreko lurralde-zuzendariak. 

Erronkak irakurri ondoren, Eusko Jaurlaritzeak Errepublika garaian egindako pezeta biko txanpon bat aireratuko da. Aukeraketan asmetan dauenak estropadearen egunean, martiaren 22an, zein kaletan ibiliko dan aukeratu ahal izango dau. 

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, estropadearen babesle nagusiak, notario lanak egingo ditu, unibersidadeko zentro bien arteko desafioaren fede emonez.

Ergometro lehiaketea 

Zaletasunek giroa berotuko dabe arraun proba indoor bategaz. Bertan, erabat amateurrak diren bikote bi lehiatuko dira denporarik onena lortzeko, Bilboko Injinerutza Eskolea eta Deustuko Unibersidadea ordezkatuz. Pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da, kirol honen gogortasuna egiaztatzeko eta euren taldearen garaipena estropadearen emoitzearen premonizinoa izan daiten. 


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu