Nadia Erostarbe Pariseko 2024ko Jokoetan izango da
2024-03-01 08:28 KirolaZarauztarra surfa Joko Olinpikoetan lehenengoz izango dan urtean lehiatuko da.
Puerto Ricoko World Surfing Games-etan olatu ederrak eta euskal surflarien lana txalotzekoa dira egunotako laburpena.
Euskal surflarien artean, Nadia Erostarbe Paris 2024ko Jokoetan izango da eta Tahitin izango da da lehia, Teahupooko olatu ospetsu eta mitikoan. Nadia Erostarbe emozinoz betetako seriean nagusitu jake Leilani Mcgonagle costarricarrari, Tatiana Weston Webb brasildarrari eta Teresa Bonvalot portugaldarrari. Nadiak autortu dau kapaz izan dala lasai egoteko, txanda gogorra izan arren, eta horri esker bigarren postuan amaituz Pariseko Jokoetarako txartela irabazi dauela.
Euskal ordezkaritzeari jagokonez, Andy Criere, Joan Duru, Janire Gonzalez Etxabarri, Kai Odriozola eta Yago Dominguez be polito dabiz Puerto Ricoko olatuetan eta pena izan da Keoni Lasa zarauztarra Munduko Txapelketatik kanpo geratu ostean; txanda gogorr Toledok irabazi du 13.70eko puntuazinoagaz, Yagok bigarren amaitu dau 11.73gaz eta zoritxarrez, Keoni Lasa zarauztarra hirugarren izan da 9.90ekoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!