Euskal surflari guztiak, aurrera Puerto Ricoko Munduko Txapelketean
2024-02-29 08:46 KirolaNadia Erostarbek, Joan Duruk eta Andy Crierek beste pauso bat emon dabe.
Lehiaketa nagusiari jagokonez, Nadia Erostarbek, Joan Duruk eta Andy Crierek beste pauso bat emon dabe plaza olinpikora bidean, izan be, laugarren kanporaketean kokatu dira.
Nadia Erostarbe hirugarren kanporaketako txandan, bigarren postuan amaitu dau. Zarauzko zurfistak (9.90) Yolanda Sequeira portugaldarraren (11.80) atzetik amaitu dau, eta Dominic Barona ekuadortarraren (7.37) eta Enilda Alonso panamarraren (5.26) aurretik.
Joan Duruk be, hirugarren kanporaketea gainditu dau. Duruk badaki zer dan Munduko Txapelketea irabaztea eta Puerto Ricon errepikau nahi dau, lehen Joko Olinpikoak jokatzeko txartela ziurtatzeaz gan. 12,53 puntuazinoagaz, Kauli Vaast frantziarra (11.07), Ramzi Boukhiam marokoarra (11.03) eta Leon Glatzer alemaniarra (9.37) lako surflariak irabazi ditu.
Andy Criere, barriz, bigarrena izan da (8.67), Rio Waida indonesiararen atzetik (12.40) eta Maksymilian Michalewski poloniarraren (7.80) eta Anthony Fillingim costarricarraren (6.96) aurretik.
Erostarbek, Duruk eta Criererek ez bezela, Yago Dominguez txandako azken postuan amaitu dau (9.17), azken minutuetan egoerari bueltea emon ezinik. Haren aurrean, Arran Strong britainiarra (10.93), Tim Elter alemaniarra (9.87) eta Eliya Dvid Sasi israeldarra geratu dira.
Errepeskeari jagokonez, geure hiru ordezkariek etxeko lanak egin ditue eta aurrera egin dabe. Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra laugarren kanporaketan sartu da multzoko lehen postuan. Kai Odriozola donostiarrak gauza bera egin dau, eta Keoni Lasa, barriz, serieko bigarren postuan geratu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!