Euskal kirolariak aurrera, Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan
2024-02-26 08:23 KirolaNadia Erostarbe, Andy Criere, Yago Dominguez eta Joan Duru pasau dira hirugarren kanporaketara.
Janire Gonzalez-Etxabarri zarauztarrarentzat txapelketea sano gatxa da orain arte, izan be, Arecibora belauneko lesinoagaz heldu da, eta ezin izan dau dana emon. Janire lehen kanporaketako lehen txandan sartu da, eta kosta egin jako lehen olatua aukeratzea. Ia txanda erdia pasau behar izan dau gipuzkoarrak erasoa joteko une egokia zala erabagi dauen arte. Puntuazino osoa, 8.87koa, ez da nahikoa izan Mathea Olin kanadarrari (11.00) eta Siqi Yang txinatarrari (10.34) irabazteko.
Joan Duru, barriz, hirugarren kanporaketara pasau da arazo barik; 6.50 eta 6.33ko olatu bik lehen postua emon deutsee, ondoren Levi Young kanadarra (9.60), Martin Ottado uruguaiarra (6.66) eta Mateo Christodulu greziarra (5.20) sailkatu dira.
Nadia Erostarbe be hirugarren kanporaketan sartu da, bere kalidade guztia eta surf sendoa erakutsiz. Denporaldi osoan zehar nabarmendu da eta ia WCTrako sailkatzeko aukerea emoten deutso. Holan balitx, estadu mailako lehen emakumea izango da erronka hori lortzen dauena. Nadia Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketara 14.00egaz pasau da, bere txandan Daniella Rosas perutarra (6.57), Delfina Morosini uruguaitarra (4.00) eta Danielle Powis hegoafrikarra (3.50) gaindituz.
Kai Odriozolak, ez dau suerte bera izan, izan be, Gipuzkoako surflari gaztea erasoa joten saiatu da, baina interferentziagaitik kastigau dabe. Haren serieko hirugarren postuan amaitu dau, Billy Stairmand zeelandabarritar eta olinpikoaren eta Alonso Correa perutarraren atzetik. Erreklamazinoa jarri dauen arren, epaileek erabagi dabe errepeskearen bidez jarraitu beharko dauela Munduko Txapelketan.
Andy Criere, barriz, hirugarren kanporaketara pasau da, urrats sendoak emonez. Bigarren kanporaketan Alan Cleland mexikarra, 2023an El Salvadorren Munduko txapelduna izan dau aurrez aurre, halanda be, hurrengo faserako txartela irabazi dau Crierrek serieko lehen postuan igarota, 4.33ko olatu bategaz eta 8.17ko beste bategaz, eguneko onenetakoa.
Yago Dominguez bizkaitarrak izan da azkena euskal ordezkaritzan. Yago lan ona egiten dago eta bere txandak erraz gaindittu ditu orain arte. 7.17 eta 5.67ko balioa daben olatu bik (12.84 guztira) hirugarren kanporaketarako sailkapena emon deutse, lidergoan amaituz, Puerto Ricoko Brian Toth (12.00), Marokoko Teva Bouchgua (8.67) eta Norvegiako Noa Storhaug (8.60) surflarien aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!