Surfing Games Puerto Ricon

Bizkaie! 2024-02-20 08:36   Kirola

Zezeilaren 23tik martiaren 3ra.

Arecibon (Puerto Rico) jokatuko daben surfeko Munduko txapelketan 7 (+2 ordezko) euskal kirolari izango ditugu lehian zezeilaren 23tik martiaren 3ra:

  • Andy Criere.
  • Ariane Ochoa (Basque Teameko bekaduna).
  • Bitor Garitaonandia.
  • Janire Gonzalez Etxabarri.
  • Joan Duru.
  • Kai Odriozola.
  • Keoni Lasa (Basque Teameko bekaduna).
  • Nadia Erostarbe (Basque Teameko bekaduna). 
  • Yago Dominguez.

Munduko Txapelketa 2024ko Pariseko Joko Olinpikoetara sailkatzeko azken aukerea da, ISA World Surfing Games 2024, Margaran, Arecibon, 1968ko eta 1988ko Munduko txapelketen egoitza
historikoan.

International Surfing Association-ek jakinarazo dauen legez, surfa egiteko olatuak El Pico eta Rastrial izango dira. Olatu bi horreek sendoak dira, eta ezkerrak dira nagusi.

Ekitaldiak, printzipioz, 14 kupo olinpiko izango ditu jokoan bost gizon onenentzat, zazpi emakume onenentzat eta gizonezko eta emakumezko talde txapeldunei emoten jakezan plaza bi.

Surfak 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan egin eban debuta eta edizio haretako kirolik nabarmenetako bat izan zan. Danok gagoz Paris 2024ren zain.

Paris 2024ko surf lehiaketea ez da Frantzian egingo, Tahitin, Ozeano Barean dagoan Polinesia Frantseseko ugarte batean baino. Teahupo'o hondartzak, urtero Munduko Surf Ligako (WSL) leku ezaguna, txapelketa olinpikoa hartzeko aukeratu dira, 2024ko garagarrilaren 27tik 29ra. Danetara, 48 surflari lehiatuko dira, genero bakotxeko 24 eta 2021ean Tokion baino zortzi gehiago. Frantziak, herrialde anfitrioi legez, plaza bi izateko eskubidea izango dau, bata emakumezkoetan eta bestea gizonezkoetan.

Pariseko 2024ko Jokoetarako puntuagarria izango da probea, sailkatzeko azken aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu