Zidarrezko Plakea, 42. edizinoko kartelean protagonista

Bizkaie! 2024-02-13 09:02   Kirola

Injineruak Deustu estropadeak badau 42. edizinoa iragarteko kartela.

Zidarrezko plakeak Estropadearen palmaresa jasoten du. Bertan, urtez urte irabazle izandako tripulazinoen izenak grabetan dira. Estropada honetan ez jako saririk emoten irabazleari. Tripulazino irabazleak bere izena Plakan inskribiduteko ohorea izango dau eta leku gitxi dagoz izenak idazteko...

Kontuak kontu, 26 aldiz irabazi dau Deustuk eta 15 aldiz Injineruak taldeak. Hilebete pasautxo falta da hurrengo irabazlea ezagutzeko, izan be, martiaren 22an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan hasiko da estropadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu