Bizkaialde Fundazinoak Bizkaiko kirolagazko konpromisoa berretsi dau

Bizkaie! 2024-02-13 08:07   Kirola

Bizkaialdeko presidente Leixuri Arrizabalaga, 21 enpresa, 31 klub eta 39 talde afiliaturen ordezkariek hartu dabe parte.

Fundazinoak 1.075.000 euro bideratu ditu hainbat kirol-modalidade eta diziplinatako 31 klub eta 39 talde babesteko; holan, Fundazinoak lurraldean kirola jorratzeko eta sustatzeko dauen etengabeko konpromisoa erakutsi dau.

Bizkaialde Fundazinoak urteroko hamaseigarren topaketea egin dau, lurraldeko kirol-arloko ordezkari nabarmenak batuta. Fundazinoaren parte aktibo diran 21 enpresa, 31 klub eta 39 taldeetako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian.

Urteroko hitzordua Bizkaia Frontoian egin da eta bertan Leixuri Arrizabalaga Fundazinoaren Patronatuko presidente eta Euskera, Kultura eta Kiroleko diputadua izan da buru. Topaketan, presidenteak lurraldeko kirolaren babesagaz konprometidutako erakundeen ahalegina nabarmendu eta eskertu dau. Arrizabalagak eskerrak emon deutsee Bizkaialde Fundazinoaren proiektua babestu daben enpresei eta gizarte-erantzukizun korporatiboagaz daben konpromisoa eta eskuzabaltasuna nabarmendu ditu, gizartean aldaketa esanguratsuak bultzatzeko jarraitu beharreko adibide legez. Era berean, Bizkaialde Fundazinoko presidenteak ekitaldian egon diran kirol-erakundeen oinarrizko zeregina autortu eta eskerrak emon deutsee beren dedikazino, ahalegin eta talentuagaitik, Bizkaiko kirola gorenera eroan baitabe. Kirol-garapenarekin eta etorkizun handiko atleten prestakuntzeagaz daben konpromisoa aintzatetsi dau diputaduak.

Arrizabalagak batasun eta lankidetza-mezua helarazo deutso Bizkaiko gizarteari eta nabarmendu dau zer garrantzitsua dan alkarregaz lan egitea gero eta indibidualistagoa dan mundu honetan. Diputaduak azpimarratu dau kirolakoinarrizko zeregina dauela talde-lana eta pertseberantzia lako balioak sustatzeko tresna lez, "gure lurraldea, lehiakortasunagaitik ez eze, kirolaren etikan errotutako balioakaitik be autortzen da. Talde-lana eta pertseberantzia dira, besteak beste, Bizkaialde Fundazinoaren nortasunaren bizkarrazurra".

Bizkaia Frontoiak Fundazinoa osotzen daben erakunde eta enpresen ordezkariak hartu ditu, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaialderen ekarpenen onuradun diran kirolari eta klubetako ordezkariak be. Leixuri Arrizabalaga presidenteak eskerrak eoan deutsoz Bizkaiko kirol-ehunari bere ardureagaitik eta pasinoagaitik.

Denporaldi honetan (2023-2024), Bizkaialde Fundazinoak 1.075.000 euro bideratu ditu 16 modalidadetan eta 20 kirol-diziplinatan lehiatzen diran 31 klub eta 39 talde babesteko, lurraldean kirola garatzeko eta sustatzeko etenik bako konpromisoa erakutsiz.

2024 denporaldian Bizkaialde Fundazinoaren babesa jasoko daben taldeak dira:

  • Alusigma Peñota Dental Triathlon Team.
  • Athletic Club.
  • San Ignacio Beisbol kirol-elkartea.
  • Bermeo Arraun Elkartea.
  • Durangoko Bidezabal Atletismo Taldea
  • B.S.R. Bilbao kirol-kluba.
  • Sestaoko Xake Taldea.
  • Askartza Claret kluba (waterpoloa).
  • Basauriko Javi Conde atletismo egokituko kluba.
  • Bilboko Santutxu Atletismo Kluba.
  • Zuazo Emakumeen Eskubaloi Taldea.
  • Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldea.
  • Leioa Igeri Taldea (waterpoloa).
  • Durangoko Masters Kirol Kluba.
  • Gaztedi Club.
  • Gernika KESB.
  • Gernika Rugby Taldea.
  • Getxo Rugby Taldea.
  • Isuntza Arraun Elkartea.
  • Kaiku Arraun Taldea kirol-kluba.
  • Metropolitano irristaketa-kluba.
  • Ondarroa Arraun Elkartea.
  • Raspas Arraun Elkartea.
  • Real Club Jolaseta.
  • Zierbena Arraun Elkartea.
  • Gatikako Iusture Patinaje kluba.
  • Lemoizko Armintza Pilota Elkartea.
  • Portugaleteko Klub Nautikoa.
  • Bilboko Unibertsitateko Errugbia.
  • Lemoizko Uribealdea errugbi-elkartea.
  • Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Club.

Foru Erakundeak eskertu egiten ditu Fundazioa osotzen daben erakunde eta enpresa honeen babesa eta konpromisoa:

  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Bilboko Athletic Club.
  • Bilbao Port-Bilboko Portuko Agintaritza. IMQ Igualatorio Médico Quirúrgico S.A.
  • Petronor Petroleos del Norte, S.A.
  • IDOM Consulting Enginnering, Architecture SAU.
  • Aceros Inoxidables Olarra. Mikeldi Ikasketa Zentroa.
  • Viuda de Sainz S.L.
  • Ibarrondo garabiak eta Ibarrondo garraioak.
  • Boslan Ingenieria y Consultoria, S.A.
  • Grupo Campezo SA.
  • Asua Grupo Inmobiliario S.L.
  • Sidenor Aceros Especiales S.L.
  • Cycasa Canteras y Construcciones S.A.
  • Alaiki S.L.
  • SDEC Servicios Especiales de Codificación S.A: Deia.
  • Iparraguirre argitaletxea.
  • El Correo.
  • Bizkaia Irratia.
  • Herri Irratia.

Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin dau lurraldean kirola garatzeko konpromisoa, eta eskerrak emoten deutsee erakunde eta enpresa guztiei Bizkaian kirola sustatzen egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu