Juan Ignacio Perézek 'Primates al este del Edén' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-01-29 10:43   Kulturea

Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Kulturgunean.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Juan Ignacio Pérez Iglesiasen “Primates al este del Edén” liburuaren aurkezpena egingo dau urtarrilaren 31an. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta bertan idazleagaz batera, Luis Alfonos Gámez kazetaria izango da.

Duela 6 edo 7 miloe urte, giza leinua eta txinpantze eta bonoboena bereizten hasi ziran, Afrikako ekialdeko eta hego-ekialdeko oihanak argitzen hasi ziran garaian, eta pixkanaka-pixkanaka sabanako biomak ordezkatu zituan; hala, mosaiko-paisaia bat agertu zan, non basotxiak eta belardiak tartekatzen baitziran. Testuinguru horretan, gure arbaso hominidoen ohiko elikagaia, batez be fruituetan oinarritua, urriagotu egin zan. Haragiak, tuberkuluek eta haziek, barriz, garrantzia irabazi eben. Aldaketak energia-baliabide gehiago jarri zituan Pliozenoko homininoen esku, lehenik, eta Pleistozenokoen esku, gero, baina horreen uztak edo harrapaketak ahalegin handiagoa eskatzen eben. Hortik dator geure espeziearen arrakasta biologiko handia.

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Biologian doktoregoa eta Fisiologian katedraduna, Euskal Herriko Unibersidadean (UPV/EHU) errektore izan zan 2004tik 2008ra. Gaur egun, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen koordinatzailea da, eta Jakiunde Euskal Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea be. Hainbat liburu argitarau ditu, besteak beste, Misterios a la luz de la ciencia (2008) edo Los males de la ciencia (2022).

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu