P6ko Antzerki Arineko 11. Jardunaldiak, 2024ko martiaren 29tik apirilaren 21era izango dira

Bizkaie! 2023-12-29 10:36   Kulturea

Euskerazko edota gaztelaniazko testuak eskainiko dira.

Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak sustatuta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta Pabilioi 6 Antzerki Laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak:

Informazinoa emailez eskatuko da honako helbidera: teatrobrevepabellon6@gmail.com gaia zehaztuz: XI. Antzerki Arinaren Jardunaldiak.

Lehenengo lau asteburuetan (martiaren 29tik apirilaren 21era) 16 estreinaldi antzeztuko dira. Asteburuero 4 pieza ikusi ahal izango dira (3 gaztelaniaz eta 1 euskaraz). Danetarik egongo da: dramak, gogoetarako uneak, barreak, zuzeneko musikea.... baina batez be antzerkia, antzerkia barra-barra.

Aurtengo parte-hartzaileen datuak aztertuta, nabarmentzekoa da emakumeen presentzia esparru guztietan. Jardunaldietan parte hartuko daben 38 personetatik 23 emakumezkoak dira eta 15 gizonezkoak. Zuzendari postuetan, 11 emakume eta 8 gizon. Azkenik, egileei jagokenez, gaietan orekea dago 9 gizon eta 9 emakume (zuzendaritza edo sorkuntza batzuk lantaldean eginikoak dira, horregaitik 16 baino gehiago dira).

Ondoren, bosgarren astegoienean, apirilaren 26an eta 27an, barikuan eta zapatuan, 3 pieza gonbidatu antzeztuko dira. Azkenik, apirilaren 21an, domeka goizez, sari-banaketea egingo da, jardunaldiei amaiera emoteko: Muntaketa onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzinoari esker), Euskerazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzeari esker, Café Bar Bilbao - Tartean Teatroa Sari Berezia, ekoizpenerako laguntzea, Antzezle Onenaren Saria Pabilioi 6  Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Antzezlanak Bilboko Pabilioi 6 ospetsuan antzeztuko dira, eta emonaldiak bariku eta zapatu arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta domekatan (saio bikotxa), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00retatik aurrera) izango dira.

Sarrerei jagokenez, bonu mueta bi egongo dira: pieza biko BONU ITXIAK 10 euroan. Eta BONU ITXIAK eguneko pieza guztiak ikusteko 17 euroan. Pieza guztiak ikusteko BONUAK webgunean eta txarteldegian erreserbau daitekez eta pieza biko BONUAK emonaldiaren egunean bertan leihatilan.

Ikusi daitekezan obrak:

A TI NO, BONITA
BURUAZ NORBERE EGIN (Café Bar Bilbao - Tartean Teatroa Sari Berezia)
CÁLLESE SEÑOR
CENTRO DE REINSERCIÓN MILENIAL
CORSARIOS
(DES) EMPAREJADOS
DIARIO DE DESDICHAS
ETXEZ-ETXE
FIFTY-FIFTY
HEZETAZUN ERLATIBOA %63
HIRURAK TELEFONOARI BEGIRA
HOTEL DULCES SUEÑOS
INSTRUCCIONES PARA PELAR UNA NARANJA
LA GATA ATADA
LEBASI
SILBIDOS DE YENIN

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu