Edurne Pasaban autortuz hasiko da BBK Mendi Film zinemaldia

Bizkaie! 2023-12-07 11:14   Zinemea

XVI. edizinoa abenduaren 8tik 17ra izango da.

Eduren Pasaban (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bihar, abenduak 8, barikua, 19:30ean, hasiko da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldia, Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian. Sail Ofizialeko lehen pelikula biak berton proiektuako dira, Body of a line Henna Taylor zuzendariarena, eta Velky Canyon-Gran Canyon Pavol Barabasena hain zuzen be. Horrezaz gan, WOP Mendi Film Sariaren autortza egingo deutse Edurne Pasabani.

WOP Mendi Film Saria Eduerne Pasabanek jasoko dau, 10. edizino horretan, haren ibilbide profesional eta testigantzez mendi munduari egindako ekarpena autortuz. Pasaban, 14 zortzimilakoak igo dituan lehen emakumea da. Mikel Renteria The Walk On Project Fundazinoko zuzendariak, eta Jabi Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendariak, emongo deutsee garaikurra.

Horrezaz gan, pelikula bi proiektauko ditue: Body of a line (Henna Taylor) animazinozko film laburra, eskalada ardatz dauena eta Velky Canyon-Grand Canyon, Pavol Barabas zuzendari eslovakiarrarena.

Hasierako ekitaldian, aurtongo protagonista ugari izango dira, horien artean: Kazuya Hiraide alpinista japoniarra, Jean-Michel Jorda zuzendari frantziarra, Isabel Díaz Novo produktore espainiarra, edota Mikel Sarasola kayaker eta zinegile donostiarra.

Ondoko agintariak be, berton izango dira: Juan Mari Aburto (Bilboko Alkatea), Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua), Leixuri Arrizabalaga (Euskera, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputadua), Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Begoña de Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria), Carlos Sergio Atxotegi (Bizkaiko Foru Aldundiko Kiroletako zuzendaria),  Nora Sarasola (BBK Fundazinoko Gizartekintza zuzendaria) eta Nerea Lupardo (Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusia).

Epaimahaiko kideak be hasiera ekitaldian egongo dira: Eliza Kubarska, Michael Pause, Patricia Ayala, Juantxo Zeberio Etxetxipia eta Nerea Alberdi. Dagoeneko, pelikulak ikuskatzeko lanean hasita dagoz, izan be, Sail Ofizialean 51 pelikulek parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu