Majida Maayoufek Espainiako errekorra ia bost minututan hobetu dau Valentziako Maratoian
2023-12-05 07:56 KirolaMaayoufek Pariseko Jokoetarako pasaportea lortu dau.
Majida Maayoufek Valencia Trinidad Alfonso Maratoian, 2 ordu 21 minutu eta 27 segundoko markea ezarri dau, Espainiako errekorra hausteko eta Parisko Jokoetarako txartela lortzeko. Baldintza bikainetan, 8 graduko tenperaturan eta haizerik bako egunean, Majidak gogor ekin deutso, probearen hasieratik rol hori bereganatuz.
Gasteizen bizi dan atletea estaduko gainerako kirolariengandik urruntzen joan da eta maratoiaren erdia betetean argi itxi dau Espainiako errekorra lortzeko aukerea ebala. Majida Maayouf 1:10:36ko denporea eginda ailegatu da probearen erdira, Fatima Ouhaddou (1:11:46) eta Marta Galimanyrengandik (1:12:43) nahikotxo aldenduta. Argi egoan marka historikoa lortuko ebala. Aurreko errekorra 2.26:14an egon eta Mayoufek 2.21:27an gelditu dau kronoa. Atzetik, Fatima Ouhaddou (2.25: 30) eta Laura Luengo (2.25: 35) helmugaratu dira.
Oso pozik nago marka personala hausi ezin izan badot be. Bakarrik geratu naz azken kilometroetan, baina giroak eroaten zaitu. Asko gozau dot azken zortzi kilometroetan, sufridu dot, baina gustura. Jentea animetan baino ez neban ikusten eta banekian estutu egin behar nebala, adierazo dau atontzaileei eskainitako alkarrizketan, helmugea zeharkatu eta gitxira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!